Udazkeneko ikastaroak martxan Emakumeen Etxean
Izen-emate epea irailaren 8tik 21era izango da
Prest dago jada Emakumeen Etxeko jarduera-programa berria. Egitarauak azken hiruhilekorako
5 ikastaro eta ikasturte osoan zehar egingo diren
11 tailer biltzen ditu.
Formakuntzarako blokeak
Etxeak feminismoarekin lotutako gai zehatzei buruz hausnartzeko prestakuntzak eskainiko ditu. Urria eta abendua bitartean izango dira.
• (Post) pornoaren esploratzaileak (berria)
• Eurozentrismoa hautsi! feminismo dekolonial eta antiarrazista baten alde (berria)
• Flamenko feminista
• Ikerkuntza borroka feminista denean (berria)
• Autodefentsa feminista
Matraka guneak
Gune hauek irailean irekitzen dira (eta batzuetan urtarrilean ere bai) eta ikasturte osoan zehar garatzen dira. Etxetik kanpo proiekzioa duen talde bat sortzen da.
Honako hauek dira:
• Antzerki laborategi feminista
• Batukada feminista
• Xake
• Xilografia feminista
• Koroa
• Klown
• Literatura taldeak:
- Isil-gordeak euskal literaturan (berria)
- Irakurle eskola feminista
- Cuentistas (berria)
- Minbizia literaturan
- Beste ahots batzuk
Izen-emateak
- Epea: irailaren 8tik 21era.
- Ikastaroren bat ez bada gutxieneko inskripziora iristen, epea irekita egongo da ikastaroa hasi arte.
- Izen-ematea online: Donostiako Udalaren formularioa
Informazio gehiago
Orriaren amaieran dagoen PDF dokumentuan kontsulta dezakezu:
- Egitarau osoa
- Parte-hartzeko baldintzak
- Emakumeen Etxeko zerbitzuak eta topaguneak
Parte hartu eta informazio osoa kontsultatu; ateak zabalik dituzu!
Erlazionatutako dokumentuak
2025/09/04-an argitaratua