Herritarren Partaidetza Proiektuei diru laguntzak: 2018ko ebazpena

Denon interesko gaietan herritarren parte hartzea sustatu eta garatzen duten proiektuetara bideratuta

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Tokiko Gobernu Batzordeak urriaren 2an hartu zuen denon intereseko gaietan herritarren parte hartzea sustatzen duten proiektuetarako ekarpen ekonomikoaren gaineko erabakia.

Diru laguntza hauen xedea herritarren parte-hartze ekimenak laguntzea da, betiere, interes publikoko gaiei buruzko elkarrizketa eta ekintza guneak (informazioa-hausnarketa-eztabaida-proposamena edota eraikuntza kolektiboa) irekitzeko prozesuak edo tresnak sustatu edota partaidetza kolektiboaren eskubide politikoak hizpide badituzte, Donostiako auzoetako bizi kalitatea hobetzeko xedez edota udal politika publikoen erabakitze eta garapen prozesuetan eragiteko aukera izanik.

Eskaerak aurkezteko epea apirilak 20ean amaitu zen. 24 proiektu aurkeztu zituzten 21 elkarte ezberdinek:

Jasotako eskaerak guztira
24
Onartutako eskaerak
10
Baztertutako eskaerak
9
Beste lerro batera desbideratuak izan diren eskaerak
5

2.1 Eranskina: Diktamena eta diru laguntza jaso duten eta ez duten partaidetza proiektuen zerrenda.

Hauek dira diru laguntza jaso duten 10 proiektuak:
  1. Amara Berri Auzo Elkartea: Amara Berri por un barrio más amable - "Denok batera"
  2. Igeldoko Herri Kontseilua: Igeldoko 2018 urterako egitasmoa
  3. Elkartu: Evaluación participada del programa de vida independiente
  4. Berioko Bizilagunen Elkartea: BerioBizi
  5. Altza XXI Herri Ekimena: Eguzkitza gaina (Auditz-Akular parkea) auzolanean egin dezagun
  6. Uliako Lore Baratzak Ingurugiro Elkartea: Zer nahi duzu parkean
  7. AAVV Osteguna de Larratxo: Revista Osteguna 2018
  8. Asociación CEAR-Euzkadi: Participación Política y Social - Una apuesta de personas inmigrantes, refugiadas y voluntarias para la transformación social.
  9. AAVV Herripe: Promover la participación vecinal para la mejora de espacios deteriorados en Herrera
  10. Uliako Auzo Elkartea: Donostiarrok nahi dugun Ulia.

Lurraldetasunari dagokionez, 2 hiri mailakoak dira, 2 Ulian garatuko dira eta bat ondorengo auzoetako bakoitzean: Igeldo, Berio, Herrera, Larratxo, Altza eta Amara Berri.

Gaiari dagokionez:
  • Auzo elkarte ezberdinek (Osteguna, Berio eta Amara Berrik) aurkeztutako 3 proiektu, beraien eragineko lurraldetan komunitate partaidetza dinamizatu eta indartzeako helburua dute IKT edo aldizkarien bidez.
  • 2 proiektuk gutxietsitako espazioen inguruko hobekuntzak proposatzen dituzte (Herrera eta Altza).
  • 2 proiektuk erabilera publikoko guneen etorkizunaren inguruko hausnarketa prozesuak planteatzen dituzte, biak Ulian.
  • 2 entitateek parte hartze kolektiborako eskubideen alde lan egingo dute gai zehatzen inguruan (Elkartu eta CEAR).
  • Igeldoko Herri Kontseiluaren proiektuak lurralde honetako proiektu integral batean komunitatearen parte hartzea sustatzen du.

Deialdi honetan eskuragai dagoen aurrekontua 27.722€koa da, proiektu hauek laguntzeko 27.237,42€ erabili direlarik. Aurrekontuaren soberakina, 484,58€, 2.2. eranskineko deialdira gehitu da (Auzo elkarteen mantentze gastuen deialdira).

2018/10/05-an argitaratua