Udaletxea arrosa kolorez argiztatu da Bularreko Minbiziaren aurka

Urriaren 19an ospatzen da Bularreko Minbiziaren aurkako Eguna

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Urriaren 19a Bularreko Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna da, hori dela-eta Donostiako Udaletxeko aurrealdea arrosa kolorez argiztatuko da bihar (ostirala, urriak 18) eta etzi (larunbata, urriak 19). Horrenbestez, Donostiako Udalak bat egingo du egun horretan hainbat eragilek eta elkartek egingo dituzten jarduerekin.

Dbusek bat egiten du Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin.


Horregatik, larunbatean Donostiako hiri autobus guztiek lazo arrosa bat eramango dute, gaixotasun hau pairatzen dutenei babesa eta elkartasuna erakusteko eta kontzientzia sozial handiagoa lortzeko egingo diren jardueretan laguntzeko.

2019/10/17-an argitaratua