Udaletxea arrosaz argiztatuko da Bularreko Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta

Urriak 19an ospatzen da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udaletxeko aurrealdea arrosaz argiztatuko da gaur eta bihar, urriak 19, Bularreko Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta.

Horrenbestez, Donostiako Udala hainbat eragilek eta elkartek egingo dituzten ekitaldiekin bat egingo du. Gainera, egunean zehar, eraikinaren erdiko balkoian lazo arrosa jarriko du Udalak.

Dbus-ek bat egiten du ere Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin

2018/10/18-an argitaratua