80 ikaslek baino gehiagok jarriko diote soinu banda partiduaren aurrekoari asteazken honetan Anoetako Topagunean
Gaueko 20:00etatik aurrera, Anoetako estadioaren atean bertan, Topagunea espazioan, Eskolako Bandako 80 kide baino gehiagoren musikak indartuko du txuri-urdinen energia. Bandak partidua hasi aurreko beroketa lanak egingo ditu, emozioz beteriko gau bati hasiera emateko.
Lan-ildo honetan, Zaleen berotasuna hurbiletik sentitzea eta Kopako finalerdi batean haien taldea animatzeko aukera izatea ikasgeletatik harago doan esperientzia ahaztezina izango da.
Asteazkenean gaueko 21:00etan hasiko da borroka zelaian, baina ordubete lehenago, Bandak giroaren lehen gola sartua izango du.
Aupa Reala!
2026/03/02-an argitaratua