Urumea ibarreko neurriek Europako erreferentziazko hiri kokatu dute Donostia

CO2 gasen isurpenak murriztu egin dira Txomin auzoko etxebizitzetan eginiko energia birgaiketari esker

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


REPLICATE Europako proiektua dela-eta Urumea Ibarrean ezarritako neurriek emaitza bikainak izan dituzte, eta Europako erreferentziazko smart hiri gisa kokatu dute Donostia.

Gaur, martxoak 26, ostiralean, proiektuaren amaieraren anfitrioi izan da Donostia. Hain zuzen ere, proiektu honetan online parte hartu dute eta beren esperientziak eta emaitzak azaldu dituzte beste bi itsasargi hiriek, Bristolek eta Florentziak.

Bestalde, gure hirian, CO2 gasen isurpenak murriztu egin dira Txomin auzoko etxebizitzetan eginiko energia birgaiketari esker.

Donostiako alkateak, Eneko Goiak, adierazi duenez, REPLICATE proiektuari esker “hirian zenbait proiektu suspertu ahal izan dira, eta horiek gure herritarren bizitza kalitatea hobetzea ahalbidetu dute. Energia birgaiketaren, klimatizazio jasangarriaren edo garraio elektrikoaren arloan proiektu aitzindariak garatu ditugu. Gure hiriak jada baditu esperientzia nabarmenak arlo horietan", adierazi du. Alkatearen ustez, REPLICATE gisako programei esker, gainera, Europako Batasuneko erakundeak ikusgarri egiten dira eta herritarrentzat nabarmenak diren alderdietan gauzatzen dira. "Hori da modurik onena Europako eraikuntza proiektuari prestigioa eta balioa emateko, alderdi sozialari eta ingurumen lidergoari dagokienez".

Bere aldetik, Ekonomia Bultzatzeko zinegotzi Marisol Garmendiak honakoa adierazi du: “Donostiak emaitza bikainak lortu ditu proiektu honi esker. Horrek erantzukizun plus bat dakarkigu, Europako beste hiri batzuek eredu hori jarraituko dutelako. Txomin Enea berrian ezarri diren neurriei esker, auzoa erabat eraldatu da, bai gizarte eraginaren arloan (bizi kalitatea hobetzea), bai ingurumen arloan (kontsumoa eta isurpenak murriztea), bai ekonomiaren arloan (aurrezpenak eta ekonomia injekzioa enpresentzat). Neurri horiek eredu gisa balioko digute, hiriko etorkizuneko auzoetan ezartzeko. Hain zuzen ere, egin diren proiektu batzuek, adibidez District Heating proiektuak edo urrutiko smart kudeaketak, hiri batzuen interesa piztu dute; hori da, adibidez, Suitzako Laussane hiriaren edo Alemaniako Essen hiriaren kasua”

Erlazionatutako dokumentuak

2021/03/26-an argitaratua