Erasoak prebenitzeko udako kanpainaren aste biziena hasiko da

"Baietzik gabe, ezetza da" mezua azpimarratu du berriro ere

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Indarkeria matxistaren aurkako borrokan, Donostiako Udalak prebentzioaren eta hiritar guztien inplikazioa bilatzearen estrategian lanean jarraitzen du. Ildo horri jarraituz, uda osoan etenik ez duen kanpaina abiatu du, eta orain Aste Nagusian bereziki biziagotuko da.

Hauek dira kanpainaren elementu nagusiak:
  • Hiri osoko postontzietan jardunbide protokoloaren banaketa, zerbitzu publikoen laburpenarekin. Liburuxkak urte osorako informazio erabilgarria du. Asmoa da jarduteko modua erraztea gertu dagoen edonori, erasorik ikusiz gero.
  • Pankarta bat jarriko da Udaletxean Aste Nagusian.
  • Arreta berezia jarriko da gazteengan, eta liburuzka espezifikoak banatuko dira neskei, eta mutilei jarrera aktiboa izan dezaten. Materiala osatzeko, txapak, tatuajeak eta eskumuturrekoak ere izango dira. Materiala berdintasun, autodefentsa eta indarkeriaren prebentzioan espezializatutako hezitzaileek banatuko dute.
  • Informazio puntu bat jarriko da hainbat tokietan. Aste Nagusiko egun guztietan, Bulebarrean egongo da, Bretxa saltokiaren ondoan. Egunero egongo da irekita, 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 22:30era. Lehen gauean, larunbatean, hilaren 10ean, eta Andre Mariaren Egunaren bezperan, ordutegia goizeko 04:00ak arte luzatuko da.
  • Ostalarien eta taxi zerbitzuen sektoreekin lankidetzan, pegatinak eta ezpainzapiak banatuko dira kanpainaren llemarekin eta jardunbide protokoloarekin, besteak beste. Dbusen pantailetan publizitatea jarriko da, arreta eskeintzeko telefono zenbakiekin.
  • Sare sozialak kanpainaren isla izango dira. Traol hauek erabiliko dira: #ezezetzda #niksinistendizut #noesno #yositecreoEn colaboración con los sectores de hostelería y taxi se van a distribuir pegatinas, servilletas con el lema de la campaña y protocolos de actuación, etc. En las pantallas de Dbus se insertará publicidad con los teléfonos de atención.
  • Las redes sociales serán reflejo de la campaña con los hashtags #ezezetzda #niksinistendizut #noesno y #yositecreo

Berdintasuneko departamentuak hertsiki lan egin du Donostia Festak-ekin, jai eremu guztietan eraso sexisten aurkako mezua argi gera dadin. Jai egitarauan nahiz aplikazioetan eraso kasuen aurrean arreta eskeintzeko baliabideei buruzko informazioa emango da.

Kanpainaren informazioa web orrian ikus daiteke
www.ezezetzda.eus

2019/08/09-an argitaratua