Eraikinen irisgarritasuna hobetzeko dirulaguntzak

30.000 eurorainokoak izan daitezke

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udalak Donostiako Etxegintzaren bidez 2,6 milioi euro bideratuko ditu bizitegi-eraikinen eta etxebizitzen birgaitzea diruz laguntzera.

Hiru mota ezberdinetako lanek jaso ahal izango dute dirulaguntzak

  • Irisgarritasuna eta Eraikinen Azterketa Teknikoarekin lotura duten elementu komunak
  • Energia-eraginkortasuna eta isolamendu akustikoarekin lotura duten elementu pribatuak, eta hainbat etxebizitzetako birgaitzea
  • Alokairuan jarri nahi diren hutsik dauden etxebizitzen birgaitzea

Ebazpenak lehentasunezko birgaitze beharra duten hainbat gune zehazten ditu, eta helburua da gune horiei irisgarritasunarekin lotura duten diru-laguntzak handiagoak izatea, hau da, igogailuen, arrapalen eta plataformen instalaziorik ez duten etxebizitzatan horiek jartzeko

Hauek dira zehaztutako guneak

Altza, Egia, Intxaurrondo, Loiola, Martutene eta Miracruz-Bidebieta auzoak eta Morlans, Heriz-Aitzgorri, Añorga, Errekalde, Manteo, Amara Zaharra, Parte Zaharra, Sagues, Iza, Igeldo, Ospitaleak eta Hipódromo-Bugatiko eremuak.

Eskatzeko epea

Dirulaguntzak eskatzeko epea ekainaren 29an 9:00tan hasiko da eta azaroaren 2an 14:00tan amaituko da. Lehenago buka daiteke diru kopurua amaitzen bada; kasu horretan, zinegotzi delegatuaren ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko litzateke, baita Udalaren web gunean ere.

Tramitazioa: presentziala eta online

Pertsona fisikoek modu elektronikoan egin ahal izango dute eskaera udal webgunean, B@kq ziurtagiri elektronikoa erabiliz, edo modu presentzialean aurretiko hitzordua eginda Donostiako Etxegintzako bulegoan (San Martzial kalea 2) 9tik 14ra astelehenetik ostiralera, baita Udalinfoko bulegoetan ere.

Bestalde, pertsona juridikoek, eskaera modu elektronikoan egin beharko dute, udal webgunearen bidez.

Eskaerak egiteko tramitearen sarbidea

2021/07/07-an argitaratua