Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako gaiak

Antso Jakituna, Instalazio fotovoltaikoa

Inprimatu
Whatsapp ikonoa



Antso Jakituna


Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du Urbycolan SL-ri esleitzea Antso Jakitunaren hiribideko ardatz bikoitia berriz urbanizatzeko proiektuari dagozkion obren kontratua, 1.153.017 euroko aurrekontuarekin eta 6 hilabeteko egikaritze epearekin.

Proiektuan egungo zoladura, hiri-altzariak eta dauden zerbitzuen azpiegiturak berritzea planteatzen da. Gainera, hiri-zerbitzuen sareak berrituko dira: hornidura, saneamendua, argiteria, telekomunikazioak.

Era berean, 2 zuhaitz-ilarei oro har eustea planteatzen da, zoladura eta aipatutako azpiegitura guztiak berrituz. Hala ere, bidearen ondoan dagoen zuhaitz-ilara lorategi eremu handietan biltzen da, parterrak osatuz; tarteko ilarako zuhaitzak, berriz, tamaina handiagoko txorko berrietan txertatzen dira.

Beraz, bidearen ondoko ilarak lorategi gune batzuk izango ditu, beste zati batzuetan autobus geltokietako egungo markesinentzako pasabideak izango dira, eta pasaguneetan irekiguneak egongo dira bizikleta aparkalekuekin, oinezkoentzako pasabideekin eta abarrekin. Errepidea eta oinezkoentzako gunea bereizteko aprobetxatuko da, autoek eragindako zarata murriztuz.

Kanpoko zuhaiztien ilara mantendu egingo da, eta ilara berdea zuhaizti horretara egokituko da, zuhaitzen kokapena aldatu gabe; lehendik dagoen zuhaiztia bildu nahi da, edukiontziak eta markesinak kokatu behar diren tokian izan ezik. Tarte batzuetan, tamaina handiko parterrak lortzen dira, eta bertan, tamaina ertaineko espezie batzuk landatzea proposatzen da.

Europar Batasuneko Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planetik (NextGenerationEU) datozen funtsekin finantzatuko da kontratua.

Instalazio fotovoltaikoa


Tokiko Gobernu Batzarrak Altzako HLHIn autokontsumo kolektiborako eguzki-instalazio fotovoltaikoaren proiektu berria onartu du, 99,19 kW-ko autokontsumorako instalazio kolektiboa instalatu, legeztatu eta martxan jartzeko. Obrak egiteko aurreikusitako epea 8 hilabetekoa da, lizitazio aurrekontua 118.778 eurokoa, eta honako emaitza hauek espero dira:

• Urteko sorkuntza fotovoltaikoa 98.075 kWh-koa izango da, eta horietatik 83.544 kWh ( % 85,18) autokontsumituko dira.

• Espero den urteko aurrezkia, zergak barne, 28.733 euro ingurukoa izango da.

• 30 urteren buruan instalazioak 1.116.585 euro aurreztuko ditu, elektrizitatearen prezioa urtean % 2 igoko dela kontuan hartuta.

2023/11/07-an argitaratua