Tokiko Gobernu Batzarrak onartu dituen gaiak

Ostatu lizentziak etetea, Belartzagoia, Aldamar kaleko kolektorea, Jardinetarako loreak, Erlojuak mantentzea

Inprimatu
Whatsapp ikonoa



Ostatu lizentziak etetea


Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du eteta ostatu erabilerarako establezimendu berriak ezartzeko lizentzien emakida, bai eta horiei dagozkien obrak egitea eta lehendik zeudenak zabaltzea ere.

Belartzagoia


Tokiko Gobernu Batzarrak behin behineko onarpena eman dio Belartzagoia eremuko Plan Partzialari. Horretan sektorean garatu beharreko jarduera ekonomikoko erabileren programa berriz aztertzea proposatu da. Horrela, industria erabilerako lursailen multzo bereiz gabea definituko da, beste jarduera erabilera batzuen ezarpen tolerantzia esleituz ere.

Horrekin Belartzagoia bezalako kokapenetako jarduera ekonomikoko lokal eskarien egungo baldintzetara hobeto egokitu nahi da. Guztira 83.894 m²-ko eraikigarritasuna antolatu da.

Aldamar kaleko kolektorea


Tokiko Gobernu Batzarrak Aldamar kaleko saneamendu kolektorea birgaitzeko eta hobetzeko proiektu eguneratuaren obrak kontratatzeko espedientea onartu du. Proiektu horren lizitazio aurrekontua 478.318 eurokoa da, eta gauzatzeko epea 5 hilabetekoa.

Jardinetarako loreak


Tokiko Gobernu Batzarrak Donostiako parke eta lorategietako lore parterreak garaiko apaindura plantulaz eta erraboilez hornitzeko kontratazioaren espedientea onartu du. Aurrekontua 71.238 eurokoa da eta gauzatzeko epea urtebetekoa.

Erlojuak mantentzea


Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du hiriko dorre erlojuen mantentze lanak, kontserbazioa eta aldizkako berrikuspena kontratatzeko espedientea. Lizitaziorako aurrekontua 61.000 eurokoa da eta gauzatzeko epea bi urtekoa.

2023/03/14-an argitaratua