Donostian izan den sexu-eraso salaketaren aurrean egiten dugun adierazpen instituzionala

Udal Korporazioak gaitzespena adierazteko elkarretaratzea egingo du urriaren 1ean, 12:00etan Alderdi Ederren

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostian gaur aurkeztu den sexu-eraso salaketaren aurrean, Udalak honako hau adierazten du:

1.- Udalak erabateko irmotasunez gaitzesten du gure bizilagunak jasandako erasoa. Gure hirian gertatutako indarkeria matxistak eragindako beste gertaera bat izan da.

2.- Babesa eta elkartasuna adierazi nahi dio eraso tamalgarri honen biktimari, bai eta bere familia eta hurbileko ingurukoei ere. Udalak biktimari eskainiko dio Udalaren arreta zerbitzuen, eta babes juridiko, soziala eta psikologikoa, eta behar duen laguntza guztia.

3.- Mota honetako erasoak gure gizartean oraindik nagusi diren indarkeria matxistaren eta genero desberdintasuneko jarreren adierazpenik higuingarrienak dira eta Udalak guztiz gaitzesten ditu. Ezinbestekoa da lanean jarraitzea, gizartea eta hiriko giza eragileekin batera, balioetan oinarritutako heziketaren eta gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde. Beharrezkoa da, halaber, azpimarratzea horrelako jarrerak eragiten dituzten faktoreetan egunez egun esku hartzen jarraitu behar dela.

4.- Udal Korporazioak gaitzespena adierazteko elkarretaratzea egingo du urriaren 1ean, 12:00etan Alderdi Ederren, eta bertan parte hartzeko dei egiten die hiritarrei, baita beste hiri elkarteek egiten duten gainontzeko deialdietan ere.

2019/10/01-an argitaratua