Udaletxean, kultur etxeetan, Udal Musika eta Dantza Eskolan, ...
Aurten ere eta urtero bezala, Donostiako Udalak 2019ko udal egutegiak banatuko ditu doan datorren asteartean, abenduaren 18an, goizeko 11:00etatik aurrera Alderdi Ederreko sarrera nagusian, Udal Musika eta Dantza Eskolan, eta Altzako eta Morlanseko Udalinfoko egoitzetan.
Kultur Etxeak
Auzo ezberdinetako kultur etxetan udal egutegia jaso nahi duenak ere izango du aukera, 11:00etatik aurrera ere honako kultur etxeetan banatuko dira: Okendo, Casares eta Amara-Arco merkatalgunean (1. solairuan).
Arratsaldeko 16:00etatik aurrera aldiz, beste hauetan ere: Aiete, Egia, Larrotxene, Intxaurrondo, Lugaritz, Loiola eta Larratxo (azken honetan 16:30etik aurrera).
Hiriko istorioak eta ilustrazioak
Aurtengo berrikuntza nagusiena da argazkiekin izan beharrean oraingo honetan ilustrazioz eta istorioz beteta datorrela. Gontzal Largo kazetariaren testuekin, hiriko 12 txoko esanguratsuen memoria jasotzen duten 12 istorioz osatua dago, hain ezagunak ez diren hainbat pasarteen bidez, hiriaren historia balioan jartzeko. Ilustrazioak Maria Andrés Rodriguezek egin ditu; Artikutza, Frantzia pasealekua, Urgull, Gipuzkoa plaza edo Igeldoko irudiak dira besteak beste.
Guztira 11.000 aletik gora argitaratutako dira, 2 hizkuntzetan. Alderdi Ederren Goyeneche Fundazioko kideen laguntzarekin banatuko dira. Asteartetik aurrera eta betiere soberan geratuko balira, banaketa puntuetan eskuratu ahalko dira, baita udaletxeko sarreran ere.