DonostiaEkin jardunaldiaren, Donostiako ekintzailearen egunaren, beste edizio bat

EKIN+ 2019 Enpresa Proiektu Onenaren Saria Developair Technologies SLU enpresak jaso du

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Ekonomia Bultzatzeko zinegotzitzak, Donostia Sustapenaren bidez, DonostiaEkin jardunaldiaren beste edizio bat egin du gaur, abenduaren 13an. Jardunaldi hau ekintzailetzari buruzkoa da, eta bereziki antolatzen da hirian ekintzaile eta erakunde askok garatzen duten balioa eta ekimena aitortzeko.

Kursaalen egin den ekitaldian, EKIN+ 2019 Enpresa Onenaren Saria eman zaio Developair Technologies SLUri, datuak modu seguruan kudeatzeko adimen artifiziala erabiltzen duen enpresari. Ekitaldian 300 pertsona inguru izan dira, eta mahai inguru bat egin da Donostia talentu ekintzailearen gune izateari buruzkoa; halaber, ekintzailetzako hainbat adituk hitzaldiak eman dituzte.

Ekonomia Bultzatzeko zinegotzi Ernesto Gascok hau adierazi du: "DonostiaEkin jardunaldiaren edizio honetan, gure helburua da, jarduera bat hasten duten donostiarren harrobi oparo horretatik sortu den urteko Ekin+ enpresa proiektu onena saritzeaz gain, enpresa ekimen berriak sortu eta estimulatzeko gune bat eskaintzea, gure hirian jada errealitate bat diren proiektu berritzaileen bidez".

EKIN+ 2019 Enpresa Proiektu Onenaren Saria Developair Technologies SLU enpresak jaso du. Eredu matematiko konplexuak garatzen dituen enpresa da, eta adimen artifiziala erabiltzen du industria instalazioetan datuak segurtasunez hartzeko eta kudeatzeko. Sistema horiek motorretan txertatzen dira, eta, besteak beste, garraioa, energia, sektore aeroespaziala, osasuna edo industria sektoreetan aplikatzen dira. Saria 2.000 eurokoa da.

Erlazionatutako dokumentuak

2019/12/13-an argitaratua