Donostia Kulturak 86 lanpostuz osatutako Enplegu Eskaintza Publikoa (EPE) onartu du

Lanpostu horiek betetzeko prozesuak modu mailakatuan egingo dira datozen urteetan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Kultur etxe, liburutegi, San Telmo Museo, antzoki eta Zinema, Arte Eszeniko, Musika, Festak, Komunikazioa zein Administrazioko unitate teknikoetan dauden lanpostuak dira.

Donostia Kulturako Administrazio Kontseiluak onartu du 2019ko Enplegu Eskaintza Publikoa, 80 lanpostuz osatutakoa. Lanpostu hauek 2017 eta 2018ko EPEetan onartutako 6 lanpostuetara gehitzen dira.

Horietatik 78 txanda librean beteko dira eta 8 barne sustapenaz. Eskainitako lanpostu guztien %7a desgaitasunen bat duten pertsonek beteko dituzte.

Lanpostu horiek betetzeko prozesuak modu mailakatuan egingo dira datozen urteetan. Deialdi bakoitzaren oinarrietan zehaztuko da hori. Deialdiak egin ahala, izena emateko aukera egongo da Donostia Kulturaren eta Donostiako Udalaren Lan Eskaintza sailaren bidez

Udalaren lan eskaintzen atarian alta emanez gero, hautatze-prozesuetarako abisuak jasotzeko aukera ere badago.

Hautaketa prozesua gainditu baina lanposturik gabe gelditzen direnek zerrendan geratuko dira. Zerrenda hori erabiliko da hutsik gera daitezkeen lanpostuak edota denboraldi baterako beharrak betetzeko.

2019/05/20-an argitaratua