Bergen eta Donostia hirien arteko aldebiko topaketan izena emateko epea zabalik.

Donostiako 18 eta 25 urte bitarteko 10 gaztek, Norvegiako beste 10 gazterekin batera, bi astez, esperientziak partekatzeko eta elkarlanean aritzeko aukera izango dute.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
BERGEN (NORVEGIA) ETA DONOSTIAKO GAZTEEN ARTEKO BIALDEKO TOPAKETA 2018

Elkartruke honen helburu nagusiena, gazteei tresna eta ezagutza eskaintzea da, aniztasunaren kulturarteko kudeaketa landu ahal izateko. Dinamika aktibo eta parte hartzaileen bidez, aurreiritziak, estereotipoak eta zurrumurru faltsuak desegitea da helburua.

Parte hartzeko betekizunak:
Adina:
18-25 urte
Hizkuntza:
Ingelesez jakitea (First edo Hizkuntza Eskola Ofizialeko B2 maila). Ikasketa agiri ofizialen bidez egiaztatu ezin dutenei ahozko azterketatxo bat egingo zaie.

Eskainitako plaza kopurua:
10
Lehentasuna izango dute Donostian erroldatuta dauden gazteek.
Onartutako lagun kopurua eskainitako plazarena baino handiagoa bada, zozketa publiko bitartez egingo da hautaketa. Hautatuak suertatu ez direnekin itxaron zerrenda bat osatuko da.

Topaketak:

- Lehenengo topaketa: 2018ko irailaren 3tik 9ra, Bergen hirian (Norvegia).
Jarduera nagusiak: Lantegiak, bertako elkarteekin topaketa, aisialdiko ekintzak, bisita turistikoak etab.
Egonaldia: Bergen YMCA Hostel

- Bigarren topaketa: 2018ko irailaren 29tik urriaren 6ra, Donostian.
Jarduera nagusiak: Bideo tailerra (grabaketa eta edizioa), aisialdiko ekintzak eta kultur ekimenak, bisita turistikoak, bertako elkarteekin elkarlana etab.
Egonaldia: Uliako aterpetxea

Parte hartzaileen betebeharrak:

- Donostia Gazteriak trukearen aurretik eta ondoren antolatzen dituen jarduera eta bileretan parte hartzea.
- Bi topaketetan parte hartzea.(Bergen eta Donostia).
- 2018ko elkartrukeetarako jarritako prezio publikoari dagokion diru sarrera egitea.

Antolatzaileen konpromisoak

Antolakuntzak gain hartuko diru ondorengo gastuak: ostatua, otorduak, garraioa eta programaren baitan dauden aisialdi eta kultur ekintza guztiak. Honekin batera, parte hartzaile bakoitzak berezko asegurua izango du ekintza honetarako.

Antolakuntzatik bi arduradun edo koordinatzaile kontratatuko dira, eta Donostiako taldearen laguntzaile izango dira momentu guztian.

IZEN EMATEAK


1.- Internet bitartez, hemen.
2.- Donostia Gazteriako Bulegoan (Mari kalea, 1-1., Goikoa Jauregian).
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00-14:00.

Ezarritako epeak, honakoak dira:
Izen emate epea: 2018ko ekainaren 29tik uztailaren 12ra.
Zozketa eguna: 2018ko uztailaren 13an.


Topaketan parte hartzeko oinarriak.

2018/07/03-an argitaratua