Udalaren enplegu publikoak lortzeko prozedura arindu nahi da
Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Donostiako Udalaren Administrazio Elektronikoari buruzko Erregelamenduaren 28. artikulua aldatzea, bere araudia egungo errealitatera egokitzeko eta bitarteko elektronikoen bidez harremanetan jarri beharko diren kolektiboak zehazteko. Hauen artean, hautaketa prozesuetan parte hartzen duten pertsonak daude.Honako hauek dira, zehazki, araudi berriak Udalarekin harreman elektronikoak izateko eskubidea eta betebeharra dutenak:
Besteak beste, udaleko enplegatu izateko prozedura arindu nahi du neurriak, eta, horrela, hautagaiei gaitasun tekniko hori aurreikusten zaien deialdietan harreman elektronikoa erraztu.
Izan ere, hautaketa-prozesuen azken deialdietan, eta bide elektronikoa aukera bat izan arren, pertsonen % 90ak baino gehiagok telematikoki egin dute eskaera. Beraz, onartutako neurriak finkatu egiten du berez gertatzen ari zen joera.
Erlazionatutako dokumentuak
2022/09/20-an argitaratua