Donostia Klasikoak hirian eragingo dituen garraio eta trafiko neurriak

TAO, aparkalekuak, emakumezkoen eta gizonezkoen lasterketa,...

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Datorren abuztuaren 3an, larunbatean, Donostia Klasikoa izeneko txirrindularitza lehiaketa burutuko da gure hirian. Emakumezkoen irteera 10:00etan izango da eta gizonezkoena 11:30ean. Hau dela eta, nagusiki gure hiriaren erdialdean eragin nabarmena izango duten ezinbesteko trafiko neurriak hartu beharrean dago Udala.      

Abuztuaren 2a

     
Datorren abuztuaren 2an, ostiralean, emango zaie hasiera trafiko mozketei. 8:00etatik 15:00etara, Boulevarda ibilgailuentzat itxita egongo da (garraio publikoa, bertakoak, motoak, taxiak, larrialdi zerbitzuak eta bertakoak ezik).  

Bestetik, 15:00etatik 21:30era, helmugako arkua jartzeko lanak direla eta, Boulevarda ibilgailuentzat guztiz itxita egongo da, Legazpi kaletik Hernani kaleraino.  

Abuztuaren 3a

     
Abuztuaren 3an, Boulevarda 8:00etatik arratsaldeko 20:00etara moztuta egongo da. Trafikoarentzat goizetik itxita egongo den zonaldea, Colon pasealekua Askatasunaren Hiribidean hasi eta Boulevarderaino zabalduko da.    

Emakumezkoen lasterketa

     
Emakumezkoen lasterketaren irteera dela eta, 9:30etik 11:00etara Boulevarda, Hernani kalea, Askatasun Hiribidea, Zubieta Antiguarantz abiatzerakoan, guztiz itxita izango da.      

Lasterketaren iritsierak hiriko sarreretan aldizkako hainbat mozketa eragingo ditu: Ategorrieta, Nafarroa eta Zurriola Hiribideak, Zurriola zubia, Reina Regente, Zubieta, Zumalakarregi (Añorgarantz), Tolosa hiribidea (Añorgarantz), Igara eta Igeldo igoera eta jaitsiera. 11:30etik aurrera, trafikoa moztea aurreikusten da.      

Mozketak eragin zuzena izango du garraio publikoan eta baita gainerako trafiko osoan ere.    

Gizonezkoen lasterketa

     
Gizonezkoen lasterketaren irteera dela eta, 11:00etatik 12:00etara Boulevarda, Hernani kalea, Askatasun Hiribidea, Zubieta Antiguarantz abiatzerakoan, guztiz itxita izango da.      

Lasterketaren iritsierak hiriko sarreretan aldizkako hainbat mozketa eragingo ditu: Ategorrieta, Nafarroa eta Zurriola Hiribideak, Zurriola zubia, Reina Regente, Zubieta, Zumalakarregi (Añorgarantz), Tolosa hiribidea (Añorgarantz), Igara eta Igeldo igoera eta jaitsiera.

Mozketak eragin zuzena izango du garraio publikoan eta baita gainerako trafiko osoan ere.    

Igeldo

     
Abuztuaren 3an, larunbatean, Igeldora igo nahiz beheratzeko bideek trafiko mozketak jasango dituzte. Zehazki, trafikoa moztuta egongo da 11:30etik Igeldo, Cristobal Balenciaga eta Aita Orkolaga pasealekuetan erratz-autoa pasatzen den arte, 18:00ak inguru, bi norabideetan itxita egongo da. Dena den, bertan egongo diren Mugikortasun Agenteek ibilgailuen zirkulazioa ahalbidetuko dute 14:00etatik 15:20ra.    
DBUS: Donostia-Donostia Txirrindularitza Klasikoa – abuztuaren 3a    
TSST: Linea aldaketak  
Ekialdebus: gizonezkoen lasterketa  | emakumezkoen lasterketa
Lurraldebus
   

TAO

     
Egoiliarrentzako Aparkaleku Bereizgarria (TAO txartela) duten hiritar guztiek, baimena izango dute beraien ibilgailuak aparkaleku mugatuko guneetako edozein sektoreetan  aparkatzeko, uztailaren 1etik irailaren 30era, biak barne. Hauek destinoko eremuko TAO Txartela dutenen baldintza berdinak izango dituzte.    

Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan (15 eremuko guneetan) araututako ordutegiaren barnean.

Lurpeko Aparkaleku Publikoak

     
Donostia Klasikoa-ko antolakuntzak emandako informazioaren arabera hauek dira, abuztuaren 3an, lurpeko aparkalekuek jasango dituzten aldaketak:  

Boulevard Aparkalekua:  
Sarbidea: Erregina Erregeordearen kalea eta Boulevarda itxita 11:30etik 14:00etara eta 15:30etik  18:30era.      
Irteera: Boulevarda itxita 8:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 18:30era  
Bertakoentzat Boulevardeko sarrera eta irteerak itxita 11:30etik 14:00etara eta 15:30etik  18:30era.      

Alderdi Eder Aparkalekua:
Irteera: Hernani kalea itxita 8:45etik 14:00etara eta 15:30etik 18:30era  
Sarbidea : Hernani kalea itxita  8:00etatik 20:00etara  
8:45etik 14:00etara eta 15:30etik 18:30era ezingo da aparkalekutik atera ala sartu  

Kontxa Aparkalekua:      
Sarbidea: Andia kalea eta Askatasun hiribidea: itxita 9:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 18:30era    
Irteera: Miramar kalea eta Askatasun hiribidea: itxita 9:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 18:30era  

Okendo Aparkalekua:      
Sarbidea eta irteera: Erregina Erregeordearen kaletik itxita 11:30etik 14:00etara eta 15:30etik 18:30era  

2019/07/30-an argitaratua