Baserritarrek kristalezko egiturak izango dituzte Bretxaren kanpoko plazan

Tokiko Gobernu Batzordeak behin betiko onarpena eman dio Bretxako HBPBren Xehetasun Azterketari

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Baserritarrek kristalezko egitura berria izango dute euren jarduerarekin jarraitzeko Bretxako plazaren kanpoaldean egingo den berrantolaketan. Horrela dio gaur Tokiko Gobernu Batzordeak behin betiko onartu duten Bretxako HBPBren Xehetasun Azterketak.

Donostiako alkate Eneko Goiak honakoa esan du: “Baserritarrak protagonista izango dira Bretxako plazaren berrantolaketa berrian. Gainera, berrantolatze berri horren ondorioz, egun plazaren erdian dagoen eraikina – Tupper bezala ezagutzen dena – desagertuko da eta donostiar guztiok disfrutatzeko plaza ireki berri bat sortuko da”.

Pergola berria merkatu ohiaren eraikinaren hegoaldeko aurrealden kokatuko da eta segidako ezaugarriak izango ditu: gehienez 5 metrotako zabalera; gutxienez 3,50 metrotako altuera librea; Bretxako merkatuaren aurrealdearen luzera berdina; eta aurrealdetik 20 zm aldenduta, markesina ixteko elementuek aurrealdea ez ukitzeko.

Gainera, Xehetasun Azterketak sotora sartzeko lerrokadurak eta bolumetria aldatzen ditu, eta ondorioz, sarrerak gehienez 8 metrotako zabalera izango du eta Bretxa eta Arraindegia eraikinen aurrealdeekin lerrokatuta egongo da.

Turismoaren Arretarako Bulegoa

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Altuna y Uria S.A. enpresari esleitzea Udaletxeko beheko solairua eraberritzeko eta bertan Turismoaren Arretarako Bulegoa egokitzeko proiektuari dagozkion obrak xede duen kontratua. Obrak datozen asteetan hasiko dira, zortzi hilabeteko epea dute, eta 1.883.353 euroko aurrekontua.

Enplegua sortzea

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du 337.244 euro bideratzea langabetuek beteko dituzten 26 lanpostu sortzeko. Lanpostu horiek hainbat udal jarduera garatzeko erabiliko dira.

Biotech Foods Ezkuzaitzetara

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Biotech Foods enpresari Ezkuzaitzetako poligonoan bi urteko epean eraikin bat eraikitzeko lizentzia ematea. Industria-nabeak 11.100 metro koadroko partzela hartuko du, eta 6.701.210 euroko aurrekontua izango du.

Erlazionatutako dokumentuak

2022/11/08-an argitaratua