Azaroak 20: Haurren Egun Unibertsala

Tailerrak, jolasak, musika, ipuin kontaketak eta haurren eskubideak ezagutzera emateko jaia antolatu da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udaleko Giza Eskubideetako, Gazteriako eta Kultur Aniztasuneko udal atalek, Donostia Kulturarekin batera, Haurren Egun Unibertsalaren inguruko ekimenetara hurbiltzeko gonbita egiten diete haur, gazte eta familiei, azaroaren 14tik 24era egingo diren jarduera desberdinetara.

Horretarako, hiriko auzo guztietako Haurtxokoek eta Gaztelekuek hainbat jarduera eta joko proposatu dituzte haurren eskubideak ezagutzera emateko. Altza Haurtxokoan, azaroaren 17an (ostirala) "Haurraren eskubideen bila" jolastera gonbidatuko da, eta larunbatean, "Familiarekin jolasean" programaren barruan, "1, 2, 3... Emozi-on" jolasa izango dute.

Gainera, azaroaren 18an (larunbata) Antigua Haurtxokoan eta 21ean (asteartea) Aiete, Altza, Amara, Bidebieta, Egia, Gros, Intxaurrondo eta Martutene Haurtxokoetan, "Gure giroa, gure jolasa" izeneko dinamika egingo da. Dinamika horretan, eguneroko egoerak aurkeztu eta sailkatuko dira txotxongiloen bidez. Honen bitartez, egokiak, desegokiak eta ez onargarriak diren jokaerak landuko dira eta kasu honetan nola jokatu.

Bestalde, Gaztelekuetan, azaroaren 16tik 18ra, dinamika bera jarraituz, autarkia landuko da "Autobabeserako dugun eskubidea aldarrikatuz" jardueraren barruan.

Azaroaren 20an, astelehenean, arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara, Intxaurrondoko Larrotxene Kultur Etxean,7 Haurren Egun Unibertsalaren festa egingo da, Donostia Kultura eta Kultur Aniztasun atalaren laguntzarekin. Horrela, 6 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzendutako ipuin kontaketak egingo dira, musika, jolasak eta sorpresa ugari, Mestiza elkarteak antolatua.

Gainera, Udal liburutegietan, azaroaren 20tik 24era, “Ipuinaren ordua” ekimena, haurren inguruko eskubideak eta hauen baloreak sustatzen dituzten ipuinetan oinarrituko da. Hauek izango dira lanaduko diren ipuinak: Olga de Dios Ruizen “Leotolde”, Patricia Geis eta Mitxel Muruaren “Sioux Txikia” eta Mirian Tiradoren “El hilo invisible”.

Egun honetan ere olana bat jarriko da Udaletxeko fatxadan, gogorarazteko Haurren Eskubideen Konbentzioaren onarpenaren 34. urteurrena ospatzen dela, Haurren egun unibertsal honen baitan.

2023/11/17-an argitaratua