Zinemaldia: doako sarrerak langabetuentzat

Eskatzaileek Donostian erroldatuta, langabezian egon eta 18 urtetik gorakoak izan beharko dute.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udalak eta Zinemaldiak doako 1.000 sarrera banatuko dituzte jaialdiaz gozatzeko zailtasunak dituzten donostiar langabetuen artean. Zinemaldia irailaren 20etik 28ra izango da. Pertsona bakoitzak eskaintzen diren 14 filmeetako bat aukeratu ahal izango du eta 2 sarrera emango zaizkio.

Eskatzaileek Donostian erroldatuta, langabezian egon eta 18 urtetik gorakoak izan beharko dute.            

Sarrerak nola eskatu

           
Sarreren eskaera irailaren 17ko 09:00etatik irailaren 20eko 14:00ak arte egin ahal izango da. Eskaerak online, telefonoz edo presentzialki egin daitezke:    
       
       
  • Online: udal webgunean egingo dira. Eskaera egin ondoren agiri bat inprimatuko da, sarrerak jasotzerakoan aurkeztu beharko dena.  
  • Telefonoz: 010 zenbakira deituz.          
  • Presentzialki: Udal!nfo (Easo, 41)








 

Sarrerak nola jaso

     
Sarreren banaketa bakarrik Udal!nforen Easoko bulegoan (Easo kalea 41) egingo da, irailaren 17tik 20era, honako ordutegian: 09:00-14:00 eta 16:00-18:00.            

Sarrerak jasotzeko ezinbestekoa izango da identifikazio dokumentua (NAN, AIZ,…) eta langabetu agiria (Lanbideren LEABD) aurkeztea. Gainera, online egindako eskaeren kasuan, inprimatutako agiria ere aurkeztu beharko da.  

Aukeran dauden filmak honako hauek dira:


Eguna
Izenburura    
Aretoa
Ordua
Kopurua
9/23
Zeroville    
Kursaal, 1
09:00:00
30
9/23
A Dark-Dark Man    
Kursaal, 1
16:00:00
100
9/24
Il pleuvait des oiseaux    
Kursaal, 1
09:00:00
20
9/24
Vendrá la muerte y tendrá tus ojos  
Kursaal, 1
16:00:00
100
9/24
Pacificado    
Kursaal, 1
19:00:00
50
9/24
Il pleuvait des oiseaux    
Kursaal, 1
22:00:00
40
9/25
Patrick  
Kursaal, 1
09:00:00
20
9/25
Thalasso  
Kursaal, 1
16:00:00
100
9/26
Rocks    
Kursaal, 1
12:00:00
20
9/27
Diecisiete    
Kursaal, 1
09:00:00
20
9/21
La Gallina Turuleca
Velódromo
17:30:00
100
9/22
Vida perfecta    
Velódromo
17:00:00
100
9/27
Sua - Irabazi arte    
Velódromo
19:30:00
100
9/21
CONCIERTO & PROYECCIÓN Paseo por    
Velódromo
12:00:00
200

2019/09/16-an argitaratua