Donostiako Emakumeen Etxeko 2017-2018 memoria aurkeztu dute

Guztira 34.601 bisita izan ditu, iaz baino %45 gehiago

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Berdintasuneko zinegotzi Duñike Agirrezabalagak Donostiako Emakumeen Etxearen 2017/2018 ikasturteko memoria aurkeztu du. Hor jasotako datuen arabera, Okendo kalean kokatutako Emakumeen Etxeak 34.601 bisita izan zituen aldi horretan; beraz, batez beste 140 bisita izan zituen egunean, iaz baino % 45 gehiago. Bazkideak ere ugaritu dira, 843tik 1.023ra.

Joan den ikasturtean, Udaleko informatika zerbitzuek Emakumeen Etxerako berariaz diseinatutako datu base bat jarri zuten, eta hobekuntza horri esker lortu dira datu estatistiko horiek. Datuok 2018ko ekainen jasotakoak dira, eta ahalduntze taldeetan eta lantegi programatuetan parte hartu duten 486 emakumetan daude oinarrituta. Horren arabera, erabiltzaileen % 73,66 Donostian bizi da, eta % 25 inguru, Gipuzkoan. Adinari dagokionez, emakume gehienek 56 eta 65 urte bitartean dituzte (% 25). Atzetik datoz, hurrenez hurren, 46 eta 55 urte bitartekoak, 25 eta 35 urte bitartekoak, eta 36 eta 45 urte bitartekoak; azken hiru horiek oso paretsu dabiltza,% 18 inguruan. Ordezkaritza gutxien duten adin tarteak 25 urtetik beherakoena eta 65 urtetik gorakoena dira.

Azkenik, zinegotziak gogorarazi du Eusko Jaurlaritzaren Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak Elkarlan 2017 saria eman diola elkarteari. Sari hori balio publiko partekatua sortzeko eta gizartearen erronkei eta beharrei erantzuteko gai diren proiektuei ematen zaie. Udalak ahalegina egin du Etxean zerbitzuak ematen dituzten profesionalen baldintza ekonomikoak orekatzeko. Horren ondorioz, aldaketak izan dira eskaintzen den ordu kopuruan.

Erlazionatutako dokumentuak

2019/03/01-an argitaratua