Udalak TAO zerbitzua martxan jarriko du berriro astelehenean, maiatzaren 11n

Araututako Aparkatze Zerbitzua indarrean sartuko da deseskalamenduaren lehen fasearekin batera

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Aparkatze Arautuaren Zerbitzua (TAO zerbitzua) datorren astelehenean, maiatzaren 11, jatorrizko egoerara itzuliko da berriro Donostian. Horrela, aparkatze arautuaren eremuan aparkatzeko beharrezkoa izango da dagokion TAO tiketa lortzea eta eremu bakoitzerako ezarritako gehieneko aparkatze denborei erantzutea.

Bertakoentzako aparkaleku-bereizgarriaren bidez identifikatutako ibilgailuei dagokienez (TAO bineta), bereizgarrian adierazitako aparkaleku-sektorean bakarrik aparkatu ahal izango dira, eta merkataritza-guneetan aparkatzea (15` Guneak) gainerako erabiltzaileen baldintza beretan egingo da: tiketa lortuko da, eta aparkatzeko ezarritako gehienezko denbora hartuko da kontuan.

Gaur egungo deskonfinamenduaren ondorioz, pertsona asko lanera itzuli behar dira, ibilgailu pribatuan gero eta joan-etorri gehiago egiten dira, eta, beraz, hirian dagoen aparkaleku-toki urria administratu behar da, ahalik eta modu arrazionalenean erabili ahal izateko.

2020/05/05-an argitaratua