2026 urteko dirulaguntzen deialdia irabazi asmorik gabeko entitateentzat
Eskaera epea martxoaren 6ean hasi eta apirilaren 7an amaituko da (biak barne)
Martxoaren 5ean,
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratu da Donostiako Udalak irabazi-asmorik gabeko erakundeentzat 2026 urteko dirulaguntzen hainbat deialdi jasotzen dituen albistea. Beraz, martxoaren 6tik apirilaren 7ra bitartean (biak barne) proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte elkarteek.
Elkartegintzak garrantzia berezia du Donostiako Udalak sustatu nahi duen kohesio sozialerako eta herritarren partaidetzarako, eta, horregatik, hiriko elkarte eta irabazi-asmorik gabeko beste erakunde pribatu batzuek garatzen dituzten jarduera anitzak finantzatzeko dirulaguntzak emateari lotutako partidak daude Udal Sailen aurrekontuetan, elkarteen jarduera askok Donostiako herritarren bizi-kalitatea hobetzen laguntzen dutelako eta, batzuetan, Erakunde Publikoek planteatutakoen osagarri ere direlako.
Donostia Kultura kontuan hartu gabe, Udalak gainontzeko dirulaguntza lerroetarako 2.677.756 euro esleitu ditu guztira, aurreko urtean baino % 11,4 gehiago. Kopuru gehikuntza hori Lankidetza eta Euskara Zerbitzuak zenbateko osoen handitzeagatik gertatu da: hurrenez hurren 210.000 euro Nazioarteko Lankidetzarako , 90.000€ Sensibilizaziorako, eta Euskeraren arloan 5000€ gehiago 3 dirulaguntza lerroetan artean.
Aurrekontu partidak,oinarriak eta epeak
Atal bakoitzeko oinarriak eta diru partidak:
Eskaerak On Line bidez izapidetu beharko dira, Udalaren webguneko Bulego Birtualaren bidez martxoaren 6tik apirilaren 7ra bitartean (biak barne)
Dirulaguntzen inguruko informazio guztia eta eskaerak egiteko estekak www.donostia.eus/dirulaguntzak web orrian daude jasota.
Oinarrietako berrikuntza nabarmenenak
Jarraian, deialdi honetako berrikuntza garrantzitsuenetako batzuk laburbiltzen dira, baina
kontuan izan behar da horiek interpretatzeko erreferentzia bakarra dirulaguntzen oinarri orokorrak eta lerro bakoitzeko espezifikoak direla:
Besteren artean:
- Laguntzen justifikazioari dagokion atalean aldaketak egin dira ( 16. artikulua) batetik justifikazio-memoriaren edukia zehatzago arautzeko eta bestetik diruz lagundutako proiektuaren % 100 ekonomikoki justifikatzeko beharra berariaz aipatzeko.
- Gizarte Ekintza Arloan zenbait doikuntza egin dira balorazio-irizpideei esleitutako puntuazioan.
- Ingurumenaren ildoan, klima-aldaketaren eremuan lehentasunezkotzat jotzen diren proiektuak aldatu dira.
- Euskararen arloan, bereziki kontuan hartuko dira 2026an Korrikak sustatuko dituen jarduerak, jarduera horiek balorazio-irizpideetan sartuta.
- Kultur Aniztasunaren lerroan, balorazio-irizpide berriak sartu dira, eta doikuntza batzuk egin dira horiei esleitutako puntuazioan.
|
Diru laguntza lerro guztietara iristeko esteka
Prooiektuak aurkezteko epea: otsailaren 13tik aurrera eta martxoak 12 bitarte.
2026/03/06-an argitaratua