Eragozpenak sortuko ditu Boulebardean eta Parte Zaharrean film baten grabaketak

Ekoizpena asteazkenean hasi eta abuztuaren 20an amaituko da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
   Datorren asteazkenean, uztailaren 10ean hasiko da Woody Allen zinemagile estatubatuarraren filmazioa Donostian. Filmatzeak eragina izango du hirian, baina informazioa emango dute Donostiako Udalak eta Mediapro Studios ekoiztetxeak,  unean-unean.  

Abuztuaren 20ra arte luzatuko da filmatzeko plana, eta Donostia kanpoko eta barruko kokalekuak txandakatuko dituzte, bai eta Gipuzkoako beste leku batzuetan filmatzeko egunak ere.      

Hurrengo asteazkenean hasiko dira grabatzen, Donostiako hainbat kokalekutan. Hala, Boulevard, Alde Zaharra eta Cervantes plaza (Kontxa ondoan) inguruetan ariko dira ekoizpen eta arte taldeak.  

Filmatzearen une jakinetan, ezin izango da kale horietan ibili. Dena den, bizilagun, merkatari, ostalari, eta ezinbestean bertaratzeko beharra duen orok sartu eta atera ahal izango du, han egongo diren udal langile eta teknikarien jarraibideei kasu eginez.            

Larrialdi zerbitzuei une oro bermatuko zaie pasabidea.        

Filmatzearen eragina uztailaren 10ean

     
Uztailaren 10ean, eragin handiena Boulevardean izango da, izan ere, trafikoa erabat itxi egingo da, 17:00etatik 20:00etara, Legazpi kalearen altueratik. Portuko eta Mari kaleko bizilagunak euren etxeetara sartu ahal izango dira, bertan egongo diren teknikarien argibideak jarraituz.            

Egun osoan zehar, Boulevardean autobusek, 13. linea izan ezik, ezingo dute geldialdirik egin, ezta aparkatu ere ez. Autobus hauek inguruko kaleetara eramango dira.(Dbus: geltoki aldaketen zerrenda).

Udaletxetik gertu dagoen taxi geltokia itxita egongo da. Bestalde, aparkalekuak ez du eraginik jasango eta sarrera zein irteerak bermatuta egongo dira.        

Uztailaren 10ean, gainerako grabazio-guneek hainbat aldizkako mozketak jasango dituzte.            

Grabaketa

           
Hurrengo egunetan afekzioak neurtuagoak izango dira, grabatzeko erabiliko dituzten kokalekuen ezaugarriengatik. Aldez aurretik jakinaraziko du Donostiako Udalak grabazio lanek zer aldaketa eragiten dezaketen Donostiako espazio publikoetako ohiko erabileran.            

2019/07/05-an argitaratua