‘Reale Seguros Estadioa’ izango da Anoetako zelaia, Errealak partida duenean

Anoetak orain arteko izenari eutsiko dio, Errealak antolatzen ez dituen ekitaldi eta ekintzetarako

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Anoeta Kiroldegiko Administrazio Kontseiluak Errealari baimena eman dio Anoetako Zelaiaren izenaren publizitate ustiapena egiteko

Baimena bi aldeek sinatutako hitzarmenaren barruan kokatzen da eta Errealak aurrera eramango dituen jardunetara mugatzen da. Anoetako zelaiak orain arteko izenarekin jarraituko du Errealak antolatzen ez dituen ekitaldi eta ekintzetarako.

Anoeta Kiroldegiko Administrazio Kontseiluak, Donostiako Udaletxean bilduta, baimena eman dio Errealak egindako eskaerari, Anoetako zelaiaren izenaren publizitatearen ustiapenerako, bi aldeek sinatutako hitzarmenenean ezarritakoaren arabera.

Izenaren ustiapenerako baimena mugatuta dago Errealak aurrera eramango dituen jardunetara. Anoetako zelaiak orain arteko izenari eutsiko dio Errealak antolatzen ez dituen ekitaldi eta ekintzetarako.

Anoetako Kiroldegiko Administrazio Kontseiluak ontzat eman du Errealak egindako eskaera, indarrean dagoen hitzarmeneko xehetasunekin bat datorrelako; beraz baimena eman dio Errealari zelaiaren izenaren publizitate ustiapena aurrera emateko, betiere Errealak zuzenean antolatzen dituen ekintza eta ekitaldietarako.

2019/08/01-an argitaratua