Donostia berriz argituko da Gabonetan

Ostiralean, azaroak 27, 18:00etan egingo da argiak pizteko ekitaldia

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako kaleak berriz argituko dira Gabonei begira. Gabonetako argiak dagoeneko kaleetan jarrita dauden arren, ostiral honetan argiztatuko dira, azaroak 27. Ekitaldia 18:00etan izango da, eta streaming bidez jarraitzeko aukera izango da. Aurtengo berrikuntzetan, garrantzitsuenetako bat Iñigo Aristegiren "el Abrazo-Besarkada" argi eskultura Santa Katalina plazan jartzea da, Covid-19ko biktimei hiriak egindako omenaldia.

Marisol Garmendia Ekonomia Bultzatzeko zinegotziak adierazi duenez, "Urte berezi honetan, argi bereziarekin distiratuko du Donostiak. Azken urteetako ahaleginetako bat argi-efektuak berritzea izan da, eta aurten, pandemiaren ondorioak jasan dituztenei eta pairatzen dituztenei keinu solidario bat egitearen alde egin dugu, 7 metroko altuera eta 800 kiloko pisua duen eskultura baten bidez, besarkada solidario bat transmitituko diguna ".

Donostiak gabonetako argiztapena izango du berriz ere, hiri osoan zehar banatua. Bereziki, Alde Zaharreko argiztapena indartu da, pandemiaren ondorioak gogor kolpatu duten guneetako bat delako. Honela, hirian zehar aurki ditzazkegun argiak hurrengoak izango dira:
  • Alderdi Ederren kokatutako bola argitsu bat
  • Hiriko hainbat lekuko motiboak dituzten arkuak, besteak beste:
  • Chillidaren Haizearen Orrazia
  • Basterretxearen Bakearen Uholdea
  • Kontxako baranda
  • Urumea ibaiaren gaineko kuboak (aurten hainbat kolore izango dituzte)
  • Zubietako arkuak
  • Maria Cristina hotelaren fatxada ehunka bonbillaren bidez argiztatuko da.

Internet bidez jarraitu ahal izango da, 18:00etan hasiko den zuzeneko emanaldi baten bidez, Donostiako Udaleko Youtubeko eta Donostiako Sustapeneko kanaletan. Atzerako kontaketa egin ondoren, hiriko hainbat puntuko argiak ikusi ahal izango dira.

Gabonetako azoka


Gabonetako Azokak abenduaren 11n irekiko ditu ateak, eta bi gune nabarmen izango ditu:
  • Frantzia pasealekuko 28 etxolarekin
  • Santa Katalina plazako 7 etxolarekin

Aurtengo egoera berezia dela eta, Covid-19agatik hainbat segurtasun neurri hartuko dira:
  • Kontaketa-sentsoreak jarriko dira Frantzia Pasealekuko Gabonetako merkaturako sarbideetan
  • Okupazio-maila adieraziko duten monitoreak/pantailak jartzea
  • Sarrera- eta irteera-zirkuitu bat ezarriko da, pertsonen fluxuan ordena eta segurtasuna bermatzeko
  • Merkatuaren funtzionamendu egokia bermatzeko neurri horiei buruzko informazioa emango da audio seinale eta mezuen bidez

Gabonetako merkatuan aurten izango den berrikuntza nagusia da erakusketariek merkatu birtual bat izango dutela beren produktuak Internet bidez saltzeko, eta plataforma hori ere tokiko saltokien eskura egongo dela, etxolarik ez badute ere. Aurten, gainera, Gabonetako azoka online bat egingo da www.donostiagabonetakoazoka.eus webgunearen bidez. Abenduaren 18an aktibatuko da, eta herritarrek opari-, dekorazio- eta gastronomia-produktuak erosi ahal izango dituzte, % 30eko deskontuarekin eta etxez etxeko doako banaketarekin.

Erlazionatutako dokumentuak

2020/11/25-an argitaratua