Urtarrilak 20: trafiko eraginak

Erdialdea itxita egongo da Haur Danborrada dela eta

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako hiria prest dago 2023ko San Sebastian eguna ospatzeko. Hiriko zerbitzuak, garraioak, garbiketa lanak, Udaltzaingoa, Ertzaintza, Osakidetza, DYA eta abar indartuko dira festa giroa bermatzeko. Donostiatik mugitzeko autobusa erabiltzea gomendatzen da eta horretarako zerbitzua indartuko da.



Urtarrilaren 20an Easo eta Argentina Errepublika kaleak ohiko zentzuaren kontra jarriko dira

Haur danborradak egiten duen ibilbidea dela-eta, hiriaren erdialdeko zati handi batean zirkulazioa moztuta egongo da. Zehazki, urtarrilaren 20an, 10:00etatik 15:00ak arte. Boulevarda eta Okendo kaleak garraio mota guztientzako itxiko dira; Argentina Errepublika kalea ohiko zentzuaren kontra jarriko da, eta kale horretatik bakarrik garraio publikoentzako izango da. Horretaz gain, Okendo, Santa Catalina eta Camino kaleak itxiko dira trafiko guztientzako, danborradan parte hartzen duten haurren autobusentzako ezik. Danborradak bere ibilbidean hartzen dituen gainerako kaleak 10:30etik 14:30era itxiko dira (Hernani, Urbieta, Prim, Bergara, Idiakez, Gipuzkoa plaza).

Okendo Aparkalekuko erabiltzaileek ezin izango dute Okendo kaletik atera, Argentina errepublikatik, Groserantz aterako dira.

Easo kalean San Martin eta Mendeurrenaren kale artean errei baten noranzkoa aldatuko da, mendebaldeko autobusak (Amara, Loiola, Ospitaleak, Martutene, Hernani, e.a.) hiriaren erdialdean sartu ahal izateko. Autobus eta taxiak Easo kaleko bus-erreitik sartu ahal izango dira. Amara aldera ere, Easo kaletik joango dira; hortaz, Easo kaleak bi noranzko izango ditu garraio publikoko ibilgailuetarako. Autobusek San Martinen eta Mendeurrenaren plazaren artean dagoen erreia hartuko dute eta, gero, Antso Jakitunaren hiribidetik jarraituko dute, ohi bezala.

Amara Zaharretik zein Aldapetatik datozen ibilgailuek Amarara joan beharko dute, nahitaez, Easo kaletik. Ibilgailu partikularrak ezin izango dira Easo kalera sartu Amaratik.

Puntu morea

Eraso sexisten aurkako informazio eta arreta puntua egongo da San Sebastian egunean. Boulevard-eko kioskoan irekita egongo da, urtarrilaren 19ko 22:00etatik urtarrilaren 20ko 02:00ak arte.

TAO

Urtarrilaren 16tik, astelehenetik, urtarrilaren 23ra arte, hurrengo asteko astelehenera arte, biak barne. Egoiliarrentzako Aparkaleku Bereizgarria (TAO txartela) duten hiritar guztiek, baimena izango dute beraien ibilgailuak Aparkaleku Mugatuko Guneetako edozein sektoreetan aparkatzeko destinoko eremuko TAO Txartela dutenen baldintza berdinetan.

Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan (15 eremuko guneetan) araututako ordutegiaren barnean.

Autobusak


Dbus: auzoetako danborradak eta jaiak direla eta, urtarrilaren 19an eta 20an geltoki eta ibilbide aldaketak egingo dira Dbusen zerbitzuetan.

Urtarrilaren 20an Dbusek autobus gehiago jarriko ditu egunean zehar zerbitzuak indartzeko. Urtarrilaren 19an, osteguna, eta urtarrilaren 20an, ostirala, gauean gautxori zerbitzuak egongo dira auzoetara joateko.

Lurraldebuseko zerbitzu bereziak eta aldaketak

Mendebaldekoak: BU01, BU03, BU05 eta BU7 lineak. Amaierako geldialdia San Martin kalean izango dute, Triunfo eta Marina artean.

UK01, UK09 eta UK10 ez dira geldituko Askatasunaren Hiribidean, Autobus Geltokitik euren ibilbideetara joango dira

Hegoaldekoak: BU11. Hernani (Galarretan barrena) bere ibilbidea aldatu du eta Aldapeta Easorantz eta hemendik Lizarra kalera egiten du bira bere ohiko ibilbideari ekiteko.

BU12 Y BU13 Hernani (Astigarragatik), bere geltokia Federico Garcia Lorca 2 kalean egingo du eta Antso Jakitunetik hartuko du bilbidea. Urbietako eta Mendeurreneko geltokiak zerbitzurik gabe geratu dira.

Ekialdekoak: Ekialdebuseko lineek Mirakruz kaleko 26. zenbakian egingo dute azken geldialdia, E21 eta E8 lineek izan ezik, horiek Federico Garcia Lorca kaleko 2. zenbakian egingo baitute geldialdia.

Euskotren: Euskotrenek trenen zerbitzu berezia eskainiko du urtarrilaren 19tik 20rako gauean. Bestalde, Euskotrenek autobus-zerbitzuak aldatuko ditu Donostian.

Taxiak

Hiriaren erdigunean egingo diren aldaketak direla-eta, zenbait taxi geraleku ere aldatu beharko dira. Haur Danborradak irauten duen bitartean, Boulevard, Askatasunaren hiribidea eta Idiakez geltokiak zerbitzuz kanpo egongo dira. Taxiak Askatasunaren hiribideko lehen etxadi bikoitian kokatuko dira, Okendo eta Santa Katalina artean.

Erlazionatutako dokumentuak

2023/01/17-an argitaratua