Lorategietatik kendutako denboraldiko loreen doako banaketa

Banaketa asteazkenean (Erdialdean), ostegunean (Antiguan) eta ostiralean (Amaran) egin zen

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Parke eta lorategien udal departamentuak orain erretiratzen diren lore eta landareak banatuko ditu, udako landaketa berriaren aurreko urrats gisa.

Banaketa egunak

  • asteazkena, maiatzak 17, Ramon Labayen plazan
  • ostegunean, maiatzak 18, Ondarreta pasealekuan
  • ostiralean, maiatzak 19, Pio XII.aren plazan

Aurreikusitako ordutegia 10:00etatik 14:00etara edo izakinak agortu arte izango da.

22.000 erraboil nartziso, tulipan eta hiazinto erretiratu dira hiriko lorategietatik, eta 30.000 landare neguko denboralditik. Doan emango dira ontzi konpostagarri eta birziklatuzko poltsa batean.

Udako denboraldiko landaketa ekaineko lehen astean egingo da.

2023/05/16-an argitaratua