Realeko emakumezkoen futbol eta hockey taldeek 2020ko Urrezko Danborra jasoko dute

Modu honetan, emakumezkoen kirol taldeek erakutsi duten goi maila sarituko du Donostiako Udalak datorren urtarrilaren 20an.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak gehiengo kualifikatuz, 2020ko Urrezko Danborra Realeko emakumezkoen futbol eta hockey taldeei ematea erabaki du.

Futbol taldearen kasuan, emakumezkoen futbolean ibilbide luzearen ondoren, Realak Erreginaren Kopa irabazi zuen pasa den maiatzean Granadan jokatutako finalean.

Hockey taldearen kasuan, berriz, Liga irabazi zuen donostiako taldeak, eta Europako Kopako txapeldun orde izatea lortu zuen pasa den apirilean.

Modu honetan, emakumezkoen kirol taldeek erakutsi duten goi maila sarituko du Donostiako Udalak datorren urtarrilaren 20an.

2019/12/03-an argitaratua