Azaroak 20: Haurren Egun Unibertsaleko udal egitaraua

Haurtxoko, gazteleku, kultur etxe eta liburutegietan sentsibilizazioa eta dibertsioa elkartzen dituzten lantegiak, musika, antzerkia eta material didaktikoa izango dira hilaren amaiera arte

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Haurren eskubideak, naturarako eskubidea eta aniztasunaren kontzeptuak uztartuko dira aurtengo ekimenetan haur, gazte eta familiek gozatu ditzaten.

Donostiako Udalak, Giza Eskubideen, Kultur Aniztasunaren eta Gazteria bulegoen bitartez, Unicef, eta Donostia Kulturaren laguntzarekin batera, haurrak, gazteak eta familiak gonbidatu nahi ditu klima aldaketaren ondorioz milaka pertsonek bizi duten errealitate aldaketa ezagutzera, Haurren Egun Unibertsalaren Eguna dela eta.

Helburu honekin, azaroaren 18an, larunbata, Dar Dar gizarte ekimenezko kooperatibak, festa giroan naturaz eta aniztasunaz gozatzeko, “HAREA” ikuskizuna sortu du. Ekitaldia, arratsaldeko 17:00etan, Aiete kultur etxean burutuko da eta eguraldiak laguntzen badu, baita parkearen zehar ere. Lehenago joatea gomendatzen da, 16:30etik aurrera gonbidapenak banatuko baitira lekua bete arte. Ikuskizuna 4 urtetik gorako haur, gazte eta orokorrean familiei zuzendua dago.

Horrez gain, azaroaren 14tik 25era bitartean, hiriko Haurtxoko eta Gazteleku guztietan hainbat ekintzetan parte hartzeko aukera izango da. Horietan, oinarrizko eskubideak bortxatuta dituzten haurren azalean jartzeko aukera izango dugu. Proposamenen artean, liburu bat argitaratu da UNICEFen laguntzarekin, eta, horretan oinarrituta, aktibitate pare bat antolatu da 8 Gaztelekuetan: bata “Ahotsak planetaren alde” eta bestea “Helburua: etorkizun jasangarria”. Saio didaktikoen bidez azaldu nahi da ingurumenaren inguruko arazoek zelako lotura duten kontsumo jasangarri eta arduratsuarekin, eta honen inguruko hausnarketa eta jarrera aldaketak bideratu nahi dira.

Beste alde batetik, azaroaren 10etik otsailaren 4a arte, Aiete kultur etxean, “Wangari Maathai eta Bakerako Zuhaitzak” erakusketak, Nobel saria eskuratu zuen emakume afrikar honen bizitzan sakonduko du, Aitziber Alonso ilustratzailearen marrazkiekin eta Uxue Alberdi eta Xabi Payaren testu eta itzulpenak lagunduta. Aldi berean, Aieteko haurtxokoan Aitziber Alonsoren eskutik ilustrazioa tailerra antolatu da, azaroaren 25ean, arratsaldeko 17:00etan, 5-11 urte bitarteko haurrentzat.

Udal Liburutegietan, berriz, Ipuinaren orduak haurren eskubideak izango ditu protagonista aste osoaren zehar.

Jarduera guztiak doan dira eta Literaktum txikiko programan sartzen dira.

2017/11/15-an argitaratua