Urumea pasealekuko petrila handitzeko lanei ekingo dio Donostiako Udalak

Triunfo eta Blas De Lezo kaleak oinezkoentzako eremu bihurtuko dira ere

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Urumea pasealekuko petrila handitzeko lanei ekingo dio Donostiako Udalak, Aldunaene aldean, Mundaiz eta Donostiako Erreala zubien artean.

2008an Aldunaeneko lanak hasi zirenetik egindako hirigintzako esku hartzeen ondoren, egungo babes petrila oso behean geratu da, zenbait tartetan 30 metro garaia BAITA, ozta-ozta, eta ibiltariak ibaira erotzeko arriskua dago.

Donostiako alkateorde Ernesto Gascok adierazi duenez, “Donostiako pasealeku ibilienetako bat egokitzeko garaia da, babes petrila gorago jarrita, pasealekuari segurtasun handiagoa emateko. Ingurua urbanizatutakoan, nabarmen hobetu zen espaloia, paseoan ibiltzeko erakargarriago eginda, baina babes hormatxoa beheregi geratu zen”. Inguru horretan, etxebizitzez gain, hotel bat, Polizia Nazionalaren komisaria eta NAN bulegoak daude, eta, ondorioz, areagotu egin dira oinezkoen joan-etorriak.

Gascok adierazi duenez, 497 metroan esku hartuko dute, Mundaiz eta Erreala zubien artean. “Egungo petrila, kareharrizko harlangaitzezkoa, kareharrizko lauza batez errematatua, guztienez 90 zentimetro garai izateraino handituko da, pasealekuko espaloitik neurtuta, era horretan, egun handik ibiltzean dagoen arriskua eta zirrara murriztuko dela. Gainera, irisgarritasunaren alorreko indarreko araudia beteko dugu”.
Hiru hilabete iraungo dute lanek, eta kareharrizko harlangaitza handituko da, helburuko 90 zentimetro egin arte, barruan dela erremateko kareharrizko lauza edo inposta.

Datorren asteartean onartuko du proiektua Gobernu Batzarrak, eta lanak lizitazioan aterako dira, 94.681 euroan.

Oniezkoentzako eremu bihurtzea Triunfo eta Blas de Lezo kaleak



Bestalde, alkateordeak adierazi duenez, datorren astean onartuko du udal Gobernuak Donostiako erdialdeko Triunfo eta Blas de Lezo kaleak oinezkoentzako eremu bihurtzea.

“Orly hotelaren alboetan diren kaleetara mugatuko da esku hartzea, eta oinezkoek nahiz ibilgailuek partekatuko dituzte, alde hartan garajeak eta beste zerbitzu batzuk daudelako. Berez, dagoeneko ostalaritzako lokal asko eta bi hotel dituen alde baten erakargarritasuna areagotu nahi dugu” adierazi du Ernesto Gascok. Gogora ekarri duenez, egun Blas de Lezo ea guztiz oinezkoentzako kalea da, eta esku hartu beharreko Triunfo kaleko aldeak ez du trafiko dentsitate handirik, 30 aldea izateagatik eta egoiliarrentzako aparkalekua duelako.

Udal zerbitzuak (saneamendua, ur beltzetarako eta euri uretarako hodiak, argiteria) eta beste zerbitzu batzuk berrituko ditu Blas de Lezoko esku hartzeak. 11,5 metro zabal da kale horretako espaloia, horietatik, erdiko hirurak errei partekatuetarako izango dira (kolorezko asfalto urtuzkoa), eta, gainerakoa, oinezkoentzako espaloia, ohiko baldosa zuri hexagonalezkoa. Bi muturretan kareharrizko zintarriak ezarriko dira, eta aglomeratu inprimatua, ibilgailuak irteteko. Berriro ezarriko dira egungo loreontziak, zakarrontziak eta eserlekuak.

Bide batez, Zubieta kaleko zintarria lerrokatuko da, Blas de Lezoren aurkez, kalearen paraleloa izateko, eta egun motorrak aparkatzeko erabiltzen den espazioa lorategi moduan eratuko da. Alde hori eta Blas de Lezo kalea elkartzeko, oinezkoentzako plataforma bat sortuko da, semaforoekiko oinezkoentzako pasabidez hornitua.

Triunfo kalean, antzekoa izango da esku hartzea: zerbitzuak berrituko dira, bai eta kaleko argi eta semaforo berriak ezarriko ere. Partekatzeko errei bat edukiko du, 3 metro zabal, nahiz eta Europa hotelaren ondoan zamalanetarako zerrenda bat sortuko den. Kale horretan, Orlyren ondoko espaloian, zuhaitz zerrenda bat eta eserleku batzuk egongo dira.

Begiz jota, aurrekontua 331.065 eurokoa da, eta, lanak egiteko epea, hiru hilabetekoa. Gobernu Batzarrak onartu ondoren, lizitazioa egingo da.

2018/05/21-an argitaratua