Donostiak 7 instalazio fotovoltaiko jarriko ditu udal eraikinetan
Lizitazio-aurrekontua 330.384,07 €-koa da, eta gauzatzeko epea 6 hilabetekoa.
Donostiako Gobernuak bihar onartuko du hainbat udal-eraikinetan energia fotovoltaikoko 7 talde instalatzea.
Marisol Garmendia Ekologiako zinegotziak adierazi duenez, “
energia-eraginkortasuneko eta ingurumenaren hobekuntzako politiketan aurrera egiten jarraitzen dugu, Donostiako Udalaren Klima Aldaketaren estrategiaren esparruan. Eraikin publikoetan, hala nola ikastetxeetan eta udal-bulegoetan, eguzkiaren bidez energia elektrikoa sortzeko 7 instalazio sartu genituen.Helburua da, halaber, energia berriztagarrien bidez autokontsumoa sustatzea eta Udalaren faktura elektrikoa murriztea, berotegi-efektuko gas gutxiago isuriz atmosferara.”
7 instalazio fotovoltaikoak Zuhaizti Aldakonea Ikastetxean, Amara Berri Salaberria Ikastetxean, Aiete Ikastetxean, Urgulleko Orixe ikastolan, Igeldo Ikastetxean, Urdaneta eraikinean eta Igarako brigadetan jarriko dira.
“
Instalazio horiekin, urtean 247.698 kWh-ko energia-ekoizpena kalkulatzen da, 50.530 kg CO2 isurtzea saihestuz eta urteko fakturazio elektrikoan 40.776€ aurreztuz”, Garmendiak nabarmendu duenez.
Plaka berri horiek, datozen 25 urteetan, 1.306.000€ aurreztuko dira, elektrizitatearen prezioa urtean %2 igoko dela kontuan hartuta. Obrak egiteko 6 hilabeteko epea aurreikusi da, eta lizitazio-aurrekontua 330.384,07€-koa da, BEZa barne.
Erlazionatutako dokumentuak
2022/02/08-an argitaratua