Alberto Xicoténcatl-i egin zion harrera Donostiako Udalak, ekainaren 20an

Mundubat eta Bakearen Nazioarteko Brigadak (PBI) izeneko erakundeek proposatuta, Mexikoko Saltilloko Migrantearen Etxearen zuzendari Alberto Xicoténcatl hartu zuen Donostiako Udalak.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Helburu bikoitza izan du bistaldiak, bateko, erakundeak Mexikoko iparraldean egiten duen lana aditzera ematea, eta, besteko, giza eskubideak babesten dituzten pertsonen lana ezagutaraztea eta behar bezala balioztatzea.



Bilkuran, gai horietan bi erakundeon egiten duten lana azaldu zuten, bai eta Mexiko iparraldeko migranteek bizi duten egoera ere. Alberto Xicoténcat zegoela apropbetxatuta, Mexikoko Saltilloko Migrantearen Etxeak zer egiten duen azaldu zuten, arreta humanitarioa emateaz gain, Mexikotik igarotzen diren migranteen nahiz han gelditu nahi duten iheslarien giza eskubideak babesten baititu ere. Bestalde, beste eginkizun bat betetzen du: Mexikon migranteen aurka egiten dituzten bortxakeriak, hala nola, bahitzea, arbitrarioki atxilotzea, indarrez desarregaraztea edo justiziarako sarbidea ukatzea.

Bestalde, agerian jarri zuten Estatu espainiarrean Mediterraneotik Europara heltzen saiatzen diren pertsonek bizi duten errealitatea, egia bada ere aldeak daudela, errealitate hori ez baita hangoaren oso ezberdina.

Bilkura amaitzean hitzartu zutenez, Mundubat eta PBI erakundeek mozio proposamen bat bidaliko diote onarkizun Donostiako Udalbatzari, giza eskubideen alde diharduten pertsonei merezi duten onarpena emateko, NBEk giza eskubideak aldarrikatu izanaren 20. urteurrena baita.

2018/06/22-an argitaratua