Abian da Emakumeen Etxeko ikastaroetan izena emateko epea

Izena emateko epea irailaren 4tik 17ra bitartean egongo da zabalik

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Udako atseden-egun batzuen ondoren, Emakumeen Etxeak ohiko ordutegiarekin ireki ditu ateak (10:00 – 21:00) 2023-24 ikasturteari hasiera emateko. Gainera, prest dago lehen hiruhilekorako ikastaroen eta jardueren programa; jarduera guztiak doakoak izango dira, eta baldintzak eta ezaugarriak orri honen amaieran dauden dokumentu erantsietan kontsulta daitezke.

Izen-ematea Internet bidez egingo da webgune hauetan: www.donostiakoemakumeenetxea.com eta www.donostia.eus/berdintasuna. Izena emateko laguntza behar izanez gero, Emakumeen Etxera joan eta bertan egin ahal izango da.

Eskainitako jarduera eta ikastaroak multzoka taldekatuta daude eta honako hauek dira:

Matraka guneak



Gune hauek iraileak irekitzen ditugu eta batzuetan, toki libreak geldituz gero, urtarrilean ere bai. Bertan ikasturte osoko lanketa feminista bat egiten da eta Etxetik kanpoko proiekzioa duen talde bat sortzen da.

• ‘Antzerki laborategi feminista’
• ‘Klown’
• ‘Flamenko feminista’
• ‘Batukada feminista’
• ‘Xake’
• ‘Koroa’
• Irakurketa feministarako gunea: ‘Errotzeak eta deserrotzeak euskal literaturan’, ‘Irakurle eskola feminista’, ‘Alcoholicas y drogradictas’ ikastaroa, ‘Cambalache’ ikastaroa, ‘Beste ahots batzuk’ ikastaroa.

Formakuntzarako blokeak: komunitate feminista sortzen



Gai zehatzak lantzeko gune trinkoak, non diskurtsoak sortzen ditugun eta elkar hartzen dugun, formakuntzen bitartez elkar ahalduntzeko xedearekin.

• ‘Elkar motibatzeko genealogia galduak’
• ‘Kolektiboa nola sortzen dugun berrikusten’
• ‘Feminismotik birpentsatu al dezakegu maitasuna? Gure harremanetan praktika askeagoak aztertzen’
• ‘Antzeztutako irakurketak’
• ‘Generoa desprogramatzen’
• ‘Autodefentsa feminista tailerrak’

Elkarguneak



Talde hauek ikasturte osoan zehar elkartzen dira eta gehienak irekiak mantentzen dira parte hartzaile berrientzat. Parte hartu nahi baduzu, deitu edo gerturatu Emakumeen Etxera.

• ‘Neska gazteentzako jabekuntza gunea’
• ‘Etxeko langileen taldea’
• ‘Indarkeriarik gabeko bizitzaren aldeko emakumeak’
• ‘Jatorri askotariko emakumeentzako kulturarteko gunea’
• ‘Taldeko laguntza psikologikoa’
• ‘Desgaitasuna duten emakumeen ahalduntze taldea’

Doako zerbitzuak (Hitzordua eskatzeko: 943 48 34 70)



• Arreta eta bideraketa: informazioa, orientazioa eta harrera, eta Emakumeen Etxeko bertako baliabideetara edo kanpokoetara bideratzea.
• Etxeko langileentzako aholkularitza: honako gaien inguruko aholkularitza: eskubideak eta betebeharrak, soldatak, kontratu motak, oporrak, egun eta ordu libreak, kotizazioak, baimenak, kaleratzeak…
• Lege aholkularitza: familia zuzenbidea, lanerako zuzenbidea, atzerritartasuna, genero indarkeria, eta abar.
•Ordenagailu eta Internet zerbitzua.
• Laguntza psikologikoa: aholkularitza, prebentzioa eta ahalduntzea helburutzat izanik eta metodologia elkarreragileaz baliatuz, norberaren indarretan oinarritutako baliabideak lortuko dira.
• Gizarte aholkularitza: Gizarte laguntzei buruzko informazio behar duzu? Etxebizitza? Enplegua edo formazioa?
• Biluzik mundura: Sexualitate informazioa eta aholkularitza zerbitzua.
• Entzuteko eta feminismotik jarduteko gunea: beste norabide bat hartu nahi duten emakumeei zuzendua, eta segurtasun nahiz konfiantzako gune batean aukerak probatu nahi dituztenentzat.
• Parekatu: ikasketak eta prestakuntza-ibilbideak homologatzeko aholkularitza.

Jardueren informazio guztia honako dokumentuan aurkitu daiteke:

Erlazionatutako dokumentuak

2023/09/04-an argitaratua