Ekialdeko Barrutiko Udaberriko Jabekuntza Eskola martxan da
Ireki da izen-emate epea udaberriko programako jardueretan parte hartzeko
Beste urte batez,
egitarau oparoa antolatu du udaberrirako
Ekialdeko Barrutiko Berdintasun Lantaldeak,
Berdintasun Sailaren laguntzarekin. Guztira,
sei jarduera prestatu dituzte, eta horiek otsaila bukaeran hasiko dira eta maiatzera arte luzatuko dira.
Izen ematea zabalik da dagoeneko, eta honako bi moduetan egin ahalko da:
jabekuntza.ekialde@gmail.com helbide elektronikora mezu bat idatzita, eta
623 30 71 59 telefonora deituta.
Hona hemen programatu dituzten
jardueren informazioa:
Komunikatu jendaurrean gustora sentituz
- Dinamizatzailea: Nerea Redondo
- Noiz: Otsailak 22 eta 29; martxoak 7 eta 14
- Ordutegia: 18:00-20:00
- Non: Casares
Crónicas de los primeros años del movimiento feminista en Donostia(1976-1982)
Liburu aurkezpena
- Dinamizatzailea: Carmen Diez
- Noiz: Apirilak 1
- Ordutegia: 19:00
- Non: Intxaurrondo K.E.
Batukada feminista
- Dinamizatzaileak: Ainara Sarasketa eta Arantza Albizu
- Noiz: Otsailak 20; martxoak 12 eta 19; apirilas 16; maiatzak 7 eta 21; ekainak 4
- Ordutegia: 17:00 – 19:00
- Non: Larratxo kultur etxea
Bricolaje Tailerra
- Dinamizatzailea: Vicen Benítez
- Noiz: Apirilak 13 eta 20
- Ordutegia: 10:00-13:00
- Non: Ostadar Elkartea (P.o de Larratxo 24-26 trasera)
Atrilen aurkezpen ekitaldia
Donostiako Ekialde Barrutiko Emakumeen historia pausorik-pauso
- Dinamizatzailea: Ekialde Barrutiko Berdintasun Lantaldea
- Noiz: martxoak 17
- Ordutegia: 12:00
- Non: Herrera, todo ondoan
Komiki aurkezpena "Garena Gara"
- Dinamizatzailea: Teresa Castro
- Noiz: Maiatzak 14
- Ordutegia: 19:00
- Non: Intxaurrondo K.E.
Izen-ematea:
Emaila: jabekuntza.ekialde@gmail.com
Telefonoa: 623307159
Erlazionatutako dokumentuak
2024/02/15-an argitaratua