Berriz Berri berrerabilpena eta kontsumo arduratsua sustatzeko kanpaina

Jardueretako izen-emateak martxoaren 21etik aurrera

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Udalak Berriz Berri kanpaina jarri du martxan, berrerabilpena eta kontsumo arduratsua sustatzeko. Herritarren sektore desberdinei zuzendutako sentsibilizazio eta trebakuntza jarduerak egitea proposatzen du, eta 2023an zehar egingo diren jardueren programa zabal batean gauzatzen da.

Berriz berri kanpainak, alde batetik, konponketaren tokiko sektorea ikusarazi nahi du, eta bestetik, berrerabilera erraztuko duten alternatibak bultzatu. Donostiako Udaleko Osasun eta Ingurumen Sailak eta Cristina Enea Fundazioak sustatu dute kanpaina.

Tailerrak

Trebakuntza jasotzeko interesa dutenek hainbat tailerretan izango dute aukera, hiriko elkarte batzuekin antolatu dira eta. Zehazki, bizikletak konpondu eta mantentze-lanak egiteko tailerrak eskainiko dira, baita jantzigintzarekin eta ehungintzarekin lotutako tailerrak ere. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea, martxoaren 21etik aurrera.

'Bizikletaren bizitza erabilgarria luzatzeko tailerrak' Kalapie elkartearekin elkarlanean, bizikletak zaindu eta mantentze-lanak egiteko tailerrak antolatuko dira hainbat auzotan. Mekanikako oinarrizko ezagutzak eskainiko dira, bizikletak doitzeko, matxura txikiak konpontzeko eta funtsezko mantentze-lanak egiteko. Izen-ematea
  • Maiatzak 10, 18:30-20:30 Casares KE
  • Ekainak 2, 18:30-20:30 Loiolako KE
  • Ekainak 7, 18:30-20:30 Esnest Lluch KE

'Joskintza tailerrak, behar guztietarako' Horrelako tailerrekin, herritarrei tresnak eman nahi zaizkie konponketa eta aldaketa txikiak egiteko jantzietan: urratuak konpondu, azpildurak josi, etab. Halatan, jantzien bizitza erabilgarria luza daiteke. Oinarrizko bost tailer egingo dira, auzoz auzo: joskintza tailerra, jantziak apaintzeko tailerra, jantziak egokitzeko tailerra eta behar berezietarako egokitze tailerra. Izen-ematea
  • Maiatzak 31, 18:00-20:00 Casares KE
  • Ekainak 12, 18:00-20:00 Intxaurrondo KE
  • Ekainak 15, 17:00-19:00 Loiola KE
  • Ekainak 20, 18:00-20:00 Okendo KE

Bestalde, 'Jasan edo ez jasan' antzezlana programatu da hiriko gaztelekuen sarea osatzen duten ekipamenduetan 11-14 urteko gazteentzat.
  • Apirilak 28, 18:00-19:00 Martuteneko gaztelekuan
  • Maiatzak 5, 18:30-19:30 Intxaurrondoko gaztelekuan

Mapa

Mapa honetan bigarren eskuko produktuen konponketa eta salmenta zerbitzuak eskaintzen dituzten saltoki donostiarrak aurkitzen dira.

2023/03/20-an argitaratua