Doako euskara ikastaroak 16-18 urteko gazteentzat urtarriletik aurrera
Izen-ematea zabalik urtarrilaren 7ra arte
Donostiako Udalak,
Euskara Zerbitzuaren eskutik, euskara ikastaroak doan antolatuko ditu oinarrizko euskara maila (B2 gehienez) duten 16-18 urte bitarteko gazteentzat. Urtarriletik aurrera eskainiko diren ikastaroetan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute urtarrilaren 7ra bitartean Udaleko Euskara Zerbitzuarekin harremanetan jarrita edota bulegora joanda ( Konstituzio plaza 2).
Ikastaroetan parte hartzeko
baldintzak:
- hiriko ikastetxe batean ikasten aritzea
- 2026an 16 urte beteta izatea
Ikastaro hauek 60 ikastordu izango dituzte eta astean 4 edo 6 ordu jasoko dituzte (Astean sei ordu emanez gero apirilean amaituko dira, 4 ordurekin maiatzean).
Matrikula zentralizatu egingo da ahalik eta talde gehien sortu ahal izateko. Talde bakoitza 9-12 lagunekin osatuko da. Ikastaro hauek doan eskainiko dira. Hala ere, ikastaroaren hasieran ikasle bakoitzak 10 euroko fidantza jarri beharko du eta asistentziaren %75arekin itzuli egingo zaio bukaeran.
2025/12/18-an argitaratua