Gros Haurtxokoa eta Gaztelekua itxita jarraituko dute hurrengo bi asteetan zehar.

Okendo Kultur Etxean otsailaren 7an izandako sutearen ondorioz egiten ari diren garbiketen lanen ondorioz.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Suteak ke-lainoa eta matxura elektrikoak eragin zituen Okendo Kultur Etxean. Gertakari horren ondorioz, garbiketa sakon bat burutzen ari dira eraikin osoan, Haurtxoko eta Gaztelekua barne.

Garbiketa lan horiek hurrengo bi asteetan zehar luzatuko dira eta bitarte horretan Gros Haurtxokoa eta Gaztelekua itxita egongo dira. Irekiera data zehazteko aukera dagoen momentuan bide desberdinetatik jakinaraziko da. Barkatu eragozpenak.

2018/02/21-an argitaratua