Amaitu dira Kapitaiñene kalea hobetzeko lanak

Galtzada, espaloia eta argiteria-sarea hobetzea ekarri du

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Egia auzoko Kapitaiñene kalea hobetzeko lanak amaitu dira, eta horrek galtzada, espaloia eta argiteria-sarea hobetzea ekarri du. Galtzada berritu egin da Konkorrenea kalearen elkargunetik Martin Santos plazarekin lotzen den igogailurako sarbidea den oinezkoentzako pasabideraino.

Miguel Ángel Díez Hiri Mantenimenduko zinegotziak adierazi duenez, “espaloiak zabaltzeko, galtzada altxatzeko eta argiztapen publikoa berritzeko aprobetxatu du. Obrak 45.100 euroko kostua izan du eta hilabetez luzatu da”.

Kapitaiñene kaleak bizitegi-eraikinak ditu alde batean, eta orain sarbide erosoagoa eta seguruagoa dute, kaleak ia oinezkoentzako funtzioa hartzen baitu.

2022/11/09-an argitaratua