Ibilgailuentzako mozketak Kursaal inguruan, uztailaren 30ean

Oinezkoentzako aldizkako mozketak egongo dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Ibilgailuen trafikoa moztea


  • 8:00etatik 20:00etara Kursaal inguruetan grabatuko da eta horrek trafikoan eragina izango du.
  • 8:00etatik 10:00etara, aldizkako mozketak egingo dira Argentinako Errepublikaren pasealekuan, Erregina Erregeordearen kalean, Groserako noranzkoan eta Zurriolako zubian, Boulevarderantz.
  • 10:00etatik 20:00etara, guztiz itxiko da Zurriola hiribidea Lapurdi plazarekin, eta Colon pasealekua Galtzada Nagusiarekin.
  • 10:00etatik 20:00etara, aldizkako mozketak egingo dira  Zurriola hiribidean,  Boulevarderantz eta Zurriolako zubian, Groserantz.

Aldizkako mozketak oinezkoentzat


08:00etatik 20:00etara, oinezkoentzako aldizkako mozketak egingo dira, Zurriolako zubian, Zurriola hiribidean, Ramon Maria Lili pasealekuan, Argentinako Errepublikaren pasealekuan, Erregina Erregeordearen kalean eta Salamanca pasealekuan.  
Bai oinezkoentzat bai trafikoarentzat bertan egongo diren teknikariek beharrezko oharrak eta zirkulazio-aukerak eskainiko dituzte.

DBUS


Egun horretan, Dbusek hainbat lineatan aldaketak egingo dira. www.dbus.eus

2019/07/29-an argitaratua