San Tomas: Aldaketak TAO zerbitzuan, DBUSeko zerbitzu bereziak,...

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

TAO

       
Hileko 21ean izango den Santo Tomas eguna  dela eta,  Egoiliarrentzako Aparkaleku Bereizgarria (TAO txartela) duten hiritar guztiek, baimena izango dute beraien ibilgailuak Aparkaleku Mugatuko Guneetako edozein sektoreetan  aparkatzeko destinoko eremuko TAO Txartela dutenen baldintza berdinetan, abenduaren 19tik, abenduaren 24ra , biak barne.        

Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan ( 15 eremuko guneetan)  araututako ordutegiaren barnean.        

DBUS

       
Abenduaren 21ean, ostiralean, San Tomas eguna dela eta, Dbus-ek autobus zerbitzu bereziak eskainiko ditu erabiltzaileak garraio publikoz jai gunera erosotasunez hurbil daitezen. Gauean ere zenbait zerbitzu luzatuko dira.    

San Tomas festa

       
San Tomas festa egun bakarrekoa da: abenduaren 21ekoa. Egun horretan Donostia landa-merkatuan eraldatzen da, eta txistorra da protagonista nagusia. Postu ugari ezartzen dituzte. Bertan janari, eskulangintza eta beste hainbat motatako produktuak erosi ahal izango dira.  

Eta gogoratu: San Tomasetan ere #EzEzetzDa    
Eraso sexistarik gabeko gunea, informazio gunea, jarriko da 11:00-15:00etara Boulevardean, turismo bulego ondoan.
   

2018/12/19-an argitaratua