Altzako SJC Herri Ikastetxearen patioa berrituko du Udalak

Lanak burutzeko epea 3 hilabetekoa da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du URBYCOLAN SL-ri esleitzea Altza SJC Herri Ikastetxeko patioa birgaitzeko exekuzio proiektua burutzeko kontratua.

Jarduketak planteatzen du egoera txarrean dauden ikastetxeko patioak birgaitzea eta mailak zuzentzea, patioko eremuen arteko irisgarritasuna bermatu eta erabilera hobetzeko.

Altzako San José de Calasanz ikastetxea hiru eraikinek osatzen dute (haurreskola, eskola eta gimnasioa), inguruan jolaserako eta egonaldirako gune desberdinak sortzen dituztenak. Eskolako patioan bi kirol-kantxa nabarmentzen dira, horietako bat partzialki estalia, patioko pieza nagusiak direnak.

Haurreskolaren eremuan konponketa batzuk egingo dira eta jolasgune berriak jartzea eta kautxuzko zoladura berria jartzea aurreikusten da. Eskolako patioan, beste konponketa batzuez gain, jolasgunean dagoen kautxuzko zoladura berritzea aurreikusten da.

Gimnasioari dagokionez, komunetarako sarbidean dagoen oztopo arkitektonikoa kentzeko, hormigoi armatuzko arrapala/eskailera egitea aurreikusten da. Ataripean haurrentzako jolasgune berria ere jarriko dira.

Horrekin batera, zolata, fatxada, baranda edo drainatze sistemak berritu edo konponduko dira.

Kontratua burutzeko epea 3 hilabetekoa da eta aurrekontua 306.382 eurokoa.

Berdintasuna diru-laguntzak


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du, Berdintasun, Elkartasun eta Eskubide Zibilen ordezkaritzaren bidez, 82.000 euroko dirulaguntzak ematea hainbat elkarteren 33 proiekturi.

2021/06/15-an argitaratua