Saharako kanpamentuetan pandemiaren ondorioak arintzeko diru-laguntza onartu da

Donostiako Udaleko Gobernu Batzordeak bihar baieztatuko du 69.500 euroko laguntza

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udaleko Gobernu Batzordeak saharar errefuxiatuen kanpalekuen beharrei erantzuteko diru-laguntza zuzena onartuko du bihar, abenduak 1. Covid-19ren pandemia pairatzen ari dira bertan ere, eta horretarako 69.500 euroko laguntza onartuko da.

Duñike Agirrezabalaga Kooperazio zinegotziaren esanetan, "Basamortuko erbesteko bizi-baldintza eskasei Covidek eragindako krisia gehitu behar zaie orain, errefuxiatuen kanpamenduak ere zigortzen ari baita. Azpimarratzekoa da, neurri batean, agintari sahararrek hartutako neurriek pandemiaren aurrerapenari eustea lortu dutela, baina neurri guztiak gutxi direla".

Horregatik, Saharako Lankidetza Ministerioarekin adostu da diru-laguntza hau ematea, oinarrizko saskia osatzen laguntzeko:
  • Osasuna
  • Ura
  • Herritarren beste behar batzuei laguntzeko
  • Kanpalekuen arteko garraioari laguntzeko

Urte gogorra


Bizitzen ari garen osasun krisiaren ondorioz, haur sahararren oporraldi programak bertan behera utzi behar izan dira uda honetan. Egonaldi horiekin, hilabete batzuetan bizi kalitatea hobetzeaz gain, behar dituzten behar medikoak emateko ere baliatzen da. Programa eten denez, haur horiek aurten, ez dituzte behar mediku horiek izan.

Azkenik, ezin dugu alde batera utzi pairatzen ari diren egoera politikoak ere Saharako biztanleria zibilaren bizi-baldintzak okertuko ditu.

Erlazionatutako dokumentuak

2020/11/30-an argitaratua