Europako Mugikortasun Astea adin guztientzako askotariko egitarau batekin iritsi da

Irailaren 16tik 22ra bitartean, erakusketak, hitzaldiak, ikastaroak eta atrakzioak izango dira guztientzat gozagarri

Inprimatu
Donostiako Udalak, hainbat kolektiborekin lankidetzan, programa zabala eta anitza antolatu du, irailaren 16tik 22ra bitartean hiriko hainbat tokitan garatuko dena.

Aurtengo edizioan ere Donostiak bat egingo du eta ostiralean, hilak 16, emango dio hasiera aste berezi honi “Emakumeak eta bizikletak hirian: Zerk motibatzen gaitu eta zerk geldiarazten geure mugikortasuna aldatzeko orduan?” izenburua daraman solasaldi irekiarekin. Goizeko 11:00etan emango zaio hasiera EHUko Karlos Santa Maria eraikinean. Honako hauek hartuko dute parte: Mugikortasun zinegotzi Pilar Aranak; Mugikortasun zuzendari Jone Argoitiak; EHUko Psikologiako irakasle Laura Vozmediano, eta Carlota Jauregui doktoregaia.

Puzgarriak, bide segurtasuna eta txangoak

Larunbatean, hilak 17, Joko eta Puzgarriek hartuko dute lekukoa. Hala, Sagueseko zabalgunean izango dira gozagarri, goizeko 10:00etatik iluntzeko 20:00etara. Astelehenean, hilak 19, 12:00etan eta EHUrekin lankidetzan, garraio-moduen konparazio bati emango zaio hasiera Unibertsitateetan. Erakustaldiak Morlansen izango du jarraipena eta Ijentean amaituko da. Egun berean, 19:00etan eta Donostia Roller elkartearen eskutik, Gansa Ibilbidea hasiko da Karlos Santamaría Plazan.

Asteartean, hilak 20, eta 10:30ean, Easo Politeknikoak bide-segurtasunari buruzko prestakuntza-ekintza bat hartuko du. Egun berean, baina 17:00etan eta Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuan, puntuak berreskuratzean fokuratutako bide-segurtasuneko ikastaro bat egingo da.

Asteazkenean, hilak 21, DonostiRoller martxa berri bati emango zaio hasiera, 19:30ean, Karlos Santa Maria Plazan. Ekitaldiei amaiera Alderdi Ederren ostegunean, hilak 22, 10:30etik 12:30era egingo den Bizikletadak emango die.

Mugikortasun Astea Europako Batzordeak hiri-mugikortasun iraunkorrari buruz egiten duen sentsibilizazio-kanpaina nagusia da, eta bi helburu ditu: batetik, Europako tokiko agintariak animatzea garraio iraunkorraren aldeko neurriak sustatzera, eta, bestetik, herritarrak animatzea ibilgailu pribatuaren alternatibak probatzera, garraio publikoa eta garraio garbiko eta adimenduneko beste irtenbide batzuk erabiliz.

Ekimenak Europako Mugikortasun Astearen barne kokatzen dira. Mugikortasun Aste honek 2000. urtean ikusi zuen argia, kontinentean mugikortasun iraunkorra bultzatzeko helburuarekin. “Konexio hobeak” da aurtengo lema.

Erlazionatutako dokumentuak

2022/09/15-an argitaratua