2018ko Hiritar Merezimenduaren Domina jasotzeko proposamenak aurkeztu dira
Casa Ponsol, Izan Norbera Fundazioa, Intxaurdi Kirol Elkartea, Club Gimnasia Rítmica DonostI eta Paul Zubillaga doktoreak urtarrilaren 19an jasoko dute domina.
Donostiako Udaleko Bozeramaleen Batzordeak gaur goizean onartu du 2018ko Hiritar Merezimenduaren Domina jasotzeko proposamenak. Gobernu Batzordeak eta Plenoak onartu behar dituen proposamen hauek, honako pertsona eta elkarteak dira:
- CASA PONSOL: 1838an sortua, hiriko saltokirik zaharrena da. Narrika kalean dago.
- IZAN NORBERA FUNDAZIOA: 1984.urtean eratu zen eta drogamendekoen eta haien senideen arretarako Gizakia Helburu Programaren sustatzailea da.
- INTXAURDI KIROL ELKARTEA: 1984an sortua, bakarrik emakumeez osatutako hiriko futbol klub bakarra da.
- CLUB GIMNASIA RITMICA DONOSTI: irabazi asmorik gabeko kluba da. Bere helburua da Donostia eta inguruko neska-mutilek gimnasia egitea ahalik eta baldintza onenetan.
- PAUL ZUBILLAGA (Doktorea): Pediatra da eta 50 urtetan etengabeko lana egin du adimen-desgaitasuna duten pertsonak laguntzen.
20 proposamen baino gehiago aurkeztu dira aurten. Hautatuak izan diren bost elkarte eta pertsona hauek urtarrilaren 19ko arratsaldean jasoko dute Hiritar Merezimenduaren Domina.
Prozedura:
Talde edo pertsona fisiko edo juridikoek Udalerriari eskainitako ezohiko zerbitzuengatik Donostiako Udalak ematen dituen sarien funtsezko alderdiak arautzen ditu Donostiako Udalaren Ohore eta Goraipamenen Araudiak. Sari horien artean, Udalak Hiritar Merezimenduaren Domina eta Urrezko Danborra banatzen ditu San Sebastian egunean.
Araudi horretan zehazten den moduan, hiriari ezohiko zerbitzuak eskaini dizkieten edo eskaintzen jarraitzen duten pertsona edo talde donostiarrei ematen zaie Hiritar Merezimenduaren Domina. Proposamena Alkatetzak edo Udalbatzako bost kidek edo gehiagok egiten dute, Tokiko Gobernu Batzordean adierazten da, eta Udalbatzako kideen gehiengoak onartzen du.
Aurreko urteetan bezala, Udalak Donostiako hiritarren eta elkarteen laguntza eskatu du sari hori merezi duten hautagaiak proposatzeko. Proposamenak aurkezteko epea azaroaren 30ean amaitu zen.
2017/12/19-an argitaratua