Isabel II.aren lanetan fibrozementuzko hodi zati bat modu kontrolatuan kendu beharko da

Material hau kentzeko protokolo berezi bat behar da, eta horrek obrak atzeratzea ekar dezake

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Isabel II.aren hiribidearen berrurbanizazioa egiteko epeak atzeratu daitezke obran fibrozementuzko argiteria publikoko hodi-tarte bat agertu delako. Material hori kentzeko, tratamendu berezia eta baimendua behar da, eta, beraz, esku-hartzearen amaiera atzeratu liteke. Aurreikusitako epea 32 astekoa da.

Hodia estalita dago eta ez du oinezkoen edo obrako langileen osasunerako arriskurik sortzen gestionatzen ez den bitartean; hortaz dagokion erakundeak kendu beharko du. Prozesu horrek eragina izan lezake obraren errendimenduan, eta atzeratu egin litezke berrurbanizazioa egiteko epeak, nahiz eta lanek hiribidearen hainbat puntutan jarraitu.

Isabel II.aren hiribideko 15. zenbakitik hurbil egindako laginketa baten ondorioz aurkitu zen hodi hori. Oraingoz egiaztatu ezin izan den arren, badirudi hodi hori hiribidearen luzera osoan zehar zabaltzen dela (130 metro inguru).

Berrurbanizazioa


Egiten ari diren lan hauen helburua da Isabel II.aren ia hiribide guztia oinezkoentzat izatea, gune zabalagoak sortuz. Zenbaki bikoitien espaloia orain dituen 6,37 metrotik 13,55 metrotara zabalduko da egun dagoen zirkulazio bide bat kenduz. Bakoitiena ere handituko da baina neurri txikiago batean. Honek guztiak, ibilgailuek bi noranzkoetan zirkulatzen jarraitzea ahalbidetuko du.

2021/03/25-an argitaratua