2023ko Hiritar Merezimenduaren Dominak aukeratzeko prozesua

Abenduaren 4ra arte aurkeztu ahalko dira hautagaitzak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Datorren astelehenetik, azaroaren 21etik hasita, erroldatuta dauden donostiarrek Hiritar Merezimenduaren Dominak aukeratzeko proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte abenduaren 4ra bitartean. Herritarrekin batera, hiriko elkarteek ere hautagaiak aurkeztu ditzakete.
  • Halaber, Udalinfo bulegoetara bertaratzen diren pertsonek laguntza teknikoa jasoko dute online plataformaren bidez proposamena egin ahal izateko.
  • Udalinfoko bulegoetara joateko aldez aurretik ordua eskatu behar da.
  • Ez dago proposamenen kopuruan mugarik, baina proposamen bakoitzerako fitxa independente bat bete behar da.

Epe hau bukatuta, Idazkaritza Orokorrak eta Herri Partaidetza zerbitzuak proposamenak aztertuko dituzte abenduaren 5etik 16ra bitartean. Txostenak udaleko Bozeramaileen Batzordera bidaliko dira.

Abenduaren 16a eta abenduaren 19a artean Batzorde horrek gehienez 5 hautagai aukeratuko ditu. Bozketa amaitu ondoren, eta prozesua egiaztatu ostean, Udalak abenduaren 21ean argitaratuko ditu hautagai irabazleen izenak, eta Udalbatzak berretsiko ditu.

2022/11/18-an argitaratua