Dbusek mugikorretarako APP-a berritu du eta hainbat hobekuntza sartu ditu

App-aren bertsio berri hau teknologiak berrituz Dbus zerbitzua hobetzeko ari den lanetako bat da.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa



Datozen egunetan Dbuseko erabiltzaileek smartphoneetarako Dbusen app ofizialaren bertsio berria deskargatu ahal izango dute. Bertsio berriak hobekuntza ugari eta funtzionaltasun berriak ditu, eta aldaketa horiek denek bere funtzionamendua optimizatzen dute eta zerbitzu berriak eskaini, nabigazioa errazagoa, azkarragoa eta intuitiboa izan dadin.

Bertsio berria doakoa da eta jada eskuragarri dago Android-eko online dendan. Laster iOS-eko online dendan ere deskargatu ahal izango da. Gainera, Windows Phone-rako app-aren bertsio bat ere sortu du. Bertsio hori datozen egunetan egongo da eskuragarri Microsoft Storen.

Dbusek 2014aren amaieran kaleratu zuen bere app-a eta jada ia 60.000 deskarga egin dira. Deskarga gehien dituen udal aplikazioetako bat da.
Aplikazioak Dbuseko lineen eta haien ibilbideen eta ordutegien gaineko informaziorik osotuena ematen du, eta zerbitzuaren informazioa kontsultatzeko erabiltzaileek duten tresnarik praktikoenetakoa da.

Ildo horretan, egin diren hobekuntza asko erabiltzaileek beraiek egindako proposamenetatik eta iradokizunetatik sortu dira.

Egin diren hobekuntzetatik, hauek nabarmentzen dira:
  • Autobusen iritsiera alertak
  • Mugi txartela kargatzeko gunerako sarbidea:
  • Era berean, Dbuseko autobusetan ordaintzeko makinak berritu direnez, jada aktibatu daitezke MUGI txartel pertsonalizatuetan Internet bidez egindako kargak.
  • Linea bakoitzari buruzko informazio osatuagoa:
  • Hizkuntzaren aldaketa app-ean bertan:
  • Geltokietara iristeko denborari buruzko informazioa soinu bidez:
  • Hurrengo zerbitzuei buruzko informazio zabaldua
  • Iritsiera denboren gaineko informazioa hobetzea
  • Aplikazioa nola erabili jakiteko tutoriala: “Informazioa” atalean
  • Menu nagusiaren azalpen testu berriak
  • Beste hobekuntza batzuk: gogoko geltokien aukeraketa errazagoa, ibilbideak sinplifikatuta, nabigazio errazagoa eta urrats gutxiagorekin, etab. 
Gai honi buruz informazio gehiago DBUSen webgunean aurkitu dezakezu

2017/06/21-an argitaratua