Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako gaiak

CIDETEC, Babes Ofizialeko Etxebizitza berreskuratzea, Bidegorriak konpontzea, Villa Salia

Inprimatu
Whatsapp ikonoa



CIDETEC


Udalak Eskusaitzetan CIDETEC zentro teknologikoaren egoitza berria eraikitzeko lizentzia onartu du, gehienez ere 2 urteko epearekin.

CIDETEC Energy Storage-k eta zentroaren estrategia korporatiboko sailek hartuko dituzte kokapen berriaren 7.000 metro karratuak. Horrez gain, MUBILen eraikin nagusian, 2.200 metro karratu laborategi kudeatuko ditu CIDETECek. Laborategi horiek ere Tolosako egungo egoitzatik Eskuzaitzetara lekualdatuko dira.

Horrekin guztiarekin, energia biltegiratzeko 10.000 m2-ko instalazioak izango ditu zentroak.

Babes Ofizialeko Etxebizitza berreskuratzea


Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du Donostiako Udalak lehentasunez eskuratzeko eskubidea erabiltzea Egiako etxebizitza baten azalera jabetza besterentzeko, 121.792 euroko zenbatekoan.

Etxebizitza babestua da, baina kalifikazio epea igaro ondoren etxebizitza librea bilakatu da. Hala ere, ez da iraungi Udalak emakidaren 75 urteetan etxebizitzaren jabetzaren eskualdaketetan gorde zuen lehentasunez erosteko eskubidea.

Udalak azalera jabetza eskuratzeagatik ordaindu beharreko prezioa erosteko hasieran ordaindutako berbera izango da, KPIaren aldaketa eguneratua aplikatuta. Gainera, higiezinean egin ahal izan diren hobekuntzek eta mantentze lanek besterentze prezioa igo dute, baldin eta Administrazioak ondorio horietarako onartu baditu, balioespena eta balio galera finkatuz.

Bidegorriak konpontzea


Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko bidegorriko zoladurak konpontzeko obren proiektua onartu du, 599.987 euroko aurrekontuarekin eta 3 hilabeteko epearekin.

Lanak zati hauetan egingo dira: Salamanca pasealekua, Argentinako Errepublikaren pasealekua, Foru pasealekua, Bizkaia pasealekua eta Gernikako Arbola, Eustasio Amilibia kalea, Baleazaleen kalea, Errondo pasealekua, Frantzia pasealekua, Mandasko Dukearen pasealekua, Satrustegi etorbidea, Juan Olasagasti kalea, Tolosa hiribidea, Antso Jakituna etorbidea, Federico García Lorca pasealekua, Kolon pasealekua eta Euskadi plaza, Kale Berria, Easo kalea.

Bidegorrien zoladura berritzeko behar diren lanak egitean datza obra. Laburbilduz, hauek dira: asfaltozko zoladura fresatzea, inprimazioa ureztatzea, beroan bituminoso nahasteko makinara zabaltzea, itsaspena ureztatzea, errodadura geruza zabaltzea, estalkiak handitzea, arekak, zintarriak eta seinale horizontalak birjartzea.

Villa Salia


Tokiko Gobernu Batzarrak Villa Salian etxerik gabeko pertsonentzako eguneko zentroa egokitzeko lanak amaitzeko burutzapen proiektuaren obrak kontratatzeko espedientea onartu du. Lizitaziorako aurrekontua 1.511.091 eurokoa da eta gauzatzeko epea 8 hilabetekoa. Jarduera horiek Next Generation Funtsek finantzatutakoetan sartzen dira.

2023/05/30-an argitaratua