Hasierako onarpena eman zaio Polloeko Plan Bereziari

Tokiko Gobernu Batzordearen beste akordio batzuk: Jolastokieta gaina, elkarteei eta herri-erakundeei lokalak uztea, gazteen lokalentzat diru-laguntzak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Polloeko Plan Bereziak egungo ezaugarriak eta erabilerak sendotzen ditu eta erantzuna emango die hiritarren hainbat eskariei, besteak beste, Errautsen Lorategia sortzeari eta lurperatze modu berriak hartzeari.

Tokiko Gobernu Batzordeak hasierako onarpena eman dio Polloe eremuaren Hirigintza Antolaketarako Plan Bereziari. Donostiako alkate Eneko Goiak esan du planak hilerriaren egungo ezaugarriak eta erabilerak sendotzen dituela, baina era berean, Errautsen Lorategia sortzeari eta lurperatze modu berriak hartzeari irekita dagoela. Azken hauek, donostiar askoren eskariei erantzuna emango lieke.

Eta hasierako onarpena jaso duen Plan Bereziak proposatzen du Polloe hilerriaren ezaugarri orokorrak eta erabilera sendotzea eta, ondorioz, hilerria izaten jarraitzeko zehaztapenak jasotzen ditu, betiere, balio paisajistikoen, espiritualen, arkitektonikoen eta kulturalen zaintza bermatuz.

Era berean, Planak Egiako sarreraren ondoan dagoen eraikina, errausketa-labea, hezurtegia eta kaperak mantentzen ditu, eta aurreikusten du horiek handitzeko aukera - besteak beste errausketa-labea handitzeko -, eta beti, udal hileta-zerbitzu hobeago bat emateko.

Gainera, Errautsen Lorategia sortzea aurreikusten da, hilerriaren erdigunean dagoen 2.500 m2 ko gunean. Eta lorategi hori jartzeak ekarriko du Gabriel Aresti kaletik beste sarrera bate egitea, zuzenean Errautsen Lorategira sartzeko.

Planak, halaber, hilerri guztiaren mugikortasun eta irisgarritasun unibertsala bermatzen ditu eta, era berean, baimena ematen du edozein motatako lurperatzeak egiteko eraikuntzak egitea - baita panteoi edo bestelako eraikin batzuen bidez ere -, betiere, hilobien lerrokatzea errespetatuz eta hilobietarako sarrerak libre utziz.

Plan Bereziak ondarearen babesa aurreikusten du ere. Izan ere, planaren helburuen artean honakoa dago: dagoen ondarearen azterketa egitea eta babestu beharreko elementuak aukeratzea.

Jolastokieta gaina



Tokiko Gobernu Batzordeak behin betiko onartu du Jolastokieta gaina urbanizatzeko proiektuaren bigarren aldaketa. Bertan, aurreikusten da plaza banatzea eta bi mailako plaza eratzea. Eta plaza hauek eskailera, igogailu eta pasabide baten bidez lotura izango dute Bertsolari Txirrita pasealekuarekin.

Era berean, aurreikusten da Herrera pasealekuko bihurgunean izan behar zuen lotura kentzea eta beste jobide batzuk ematea komunitate ekipamenduari ondoko eremutik, hau da, Jolastokieta eremutik.

Elkarteei eta herri-erakundeei lokalak uztea



Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du segidako irabazi asmorik gabeko elkarteei zehazten diren lokalak uztea:
  • Bertsolari Xalbador 14, 1. lokala, Tamborrada Bentaberriko Lagunak elkarteari
  • Bertsolari Xalbador 14, 2. lokala, Antiguako Pelotazaleak elkarteari
  • Bertsolari Xalbador 14, 6. lokala, Konporta Kirol Elkarteari
  • Antso Jakituna 15-17ko lokalak, Anabasa Kultur Elkarteari, Jaiak Abant kultur elkarteari, Bizi Bide elkarteari, eta Hazi eta Ikasi ikasgela solidarioei

Tokiko Gobernu Batzordeak, halaber, onartu du segidako herri-erakundeei zehazten diren lokalak uztea:
  • Belizalde 5, 3. lokala, Teatro Estudio elkarteari
  • Katalina Eleizegi 44, 2. lokala, Haritzalde Naturzaleak elkarteari
  • Katalina Eleizegi 46, 3. lokala, Triku Club Deportivo elkarteari
  • Katalina Eleizegi 46, 4. lokala, Mugarik Gabe elkarteari
  • Lizardi 25, 3.lokala, AGISAS elkarteari
  • Buztintxulo 61-64ko lokalak, Begisare, Apoyo Dravet, eta Agaldeprise elkarteei.

Emakidak urtebeteko epea du eta urtero beste lau urtez luzatu daiteke.

Gazteen lokalentzat diru-laguntzak



Tokiko Gobernu Batzordeak onartu ditu, gazteek aisialdirako eta biltzeko erabiltzen dituzten lokaletan gauzatu beharreko jardueraren aurretiazko komunikazioa egiteko eta suteak prebenitzeko baldintzak betetzeko diru-laguntzen oinarriak eta deialdia.

Diru-laguntza hauek segidako nobedadea dute: orain arte jardueraren aurretiazko komunikazioa egiten sortzen ziren gastuak diru-laguntzen ziren, baina aurten hasita segurtasun baldintzak betetzeko sortzen diren gastuak ere diruz-lagunduko dira.

Donostiako Udalak 6.000 euroko inbertsioa egingo du diru-laguntza hauetan. Eta helburua honakoa da: gazteen aisialdi jarduera hau arautzea, betiere, segidakoa bermatuz: alde batetik, gazteek elkartzeko, antolatzeko eta sozializatzeko duten eskubidea; eta bestetik, eskubide hori segurtasun, osasungarritasun eta ongizate baldintza egokietan gauzatzea.

2015ean hasi ziren diru-laguntza hauek ematen. Eta ordutik hona 10 lokalek jaso dute diru-laguntza bere jarduera legeztatzeko.

Hainbat kontraturen esleipenak eta luzapenak


  • Tokiko Gobernu Batzordeak UNEBIDE OBRAS Y CONTRATAS enpresari esleitu ditu segidako kontratua: Bertsolari Txirrita pasealekuko 33. zenbakian dagoen lokalean haurtxokoa jartzeko obrak egiteko kontratua. Eta kontratuaren prezioa 314.000 eurokoa da eta enpresak lanak egiteko 6 hilabeteko epea izango du.
  • Tokiko Gobernu Batzordeak URZALEAK enpresari esleitu dio segidako kontratua: Ondarretako hondartzan igeriketa eskola eta haur parke-haurtzaindegi zerbitzuen ustiatzeko kudeaketa egiteko kontratua. Eta kontratu honek lau urteko iraupena du eta beste bi urtez luzatu daiteke, eta urteko esleipen kanona 4.900 eurokoa da.
  • Tokiko Gobernu Batzordeak GUAJIERA SICODELICA enpresaria esleitu dio segidako kontratua: Ondarreta hondartzako mendebaldean jarri eta kendu egiten den kiosko taberna zerbitzua ustiatzeko kontratua. Kontratuak lau urteko iraupena du eta beste bi urtez luzatu daiteke, eta esleipen kanona 34.500 eurokoa da.
  • Tokiko Gobernu Batzordeak segidako kontratuaren lehen luzapena onartu du: "Merkataritzan eta Ostalaritzan ere euskaraz" egitasmoa gauzatzeko eta ebaluazio lanak egiteko kontratua. SIADECO S.COOP enpresa da kontratuaren esleipenduna eta beste urtebetez luzatu zaio kontratua - hain zuzen ere, 2018ko ekainaren 1etik 2019ko maiatzaren 31 arte -. Eta urteko gehienezko aurrekontua 42.400 eurokoa da.

2018/04/24-an argitaratua